Berriak Hezkuntza
Eu

3.430.000 euro hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiorako (Gobernu Bilera 2018-06-12)

2018.eko ekainak 12

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta, ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden hezkuntza-premia berezietako ikasleentzat 2018-2019 ikasturtean eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak deitzen dituen Agindua onartu du.

Diru-laguntza hauen jasotzaileak izango dira, ezgaitasun larriak izan (ezgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala) eta, antolatutako eskola-garraioa edota ohiko garraio publikoa erabili ezin dezaketen ikasleak, eta  hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak. Eskola inklusiboaren aldeko printzipioari jarraiki, Hezkuntza sailak ikasle hauek ikasteko edo parte-hartzeko izan ditzaketen oztopoak ezabatu edo leundu nahi ditu deialdi honen bidez, eta eskola-garraioa ez dadila zailtasun bihurtu ikasle bakoitza ingurunerik egokienean eskolaturik egon dadin.

2017-2018 ikasturte honetan, ezgaitasunen bat zuten 996 ikasleren 127 ikastetxetarako garraioa finantzatzen da deialdi honen bidez. Aurreko ikasturtean aldiz, 2016-2017an, 929 ikasleren 131 ikastetxetarako garraioa finantzatu zen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko