Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Ernesto Sainzek “ijito ez direnek ijitoen gainean dituzten eta ijitoek ijito ez direnen gainean dituzten aurreiritziei uko egin eta elkar ezagutzera” animatu du

2018-06-12
  • Familia Politika eta Aniztasuneko zuzendaria Fundación Secretariado Gitano fundazioaren ateak zabaltzeko jardunaldian izan da

Vitoria-Gasteiz, 2018/06/12

Ernesto Sainz Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Aniztasuneko zuzendariak “ijito ez direnek ijitoen gainean dituzten eta ijitoek ijito ez direnen gainean dituzten aurreiritziei uko egin eta elkar ezagutzera” animatu du euskal biztanleria. Fundación Secretariado Gitano fundazioaren ateak zabaltzeko jardunaldian, Vitoria-Gasteizen, zuzendariak zera nabarmendu du: “Fundación Secretariado Gitano fundazioak Araban lanean daramatzan ia hogei urtean beti ateak zabalik funtzionatu izan duen erakundea da”.

Ernesto Sainzek Fundación Secretariado Gitano fundazioak “ateak eta buruak zabaltzeko” lanean “esperientzia handia” duela esan du. “Bere prestakuntza-zentroek aurrera jarraitzeko edo gazte ijitoak lan-merkatuan sartu ahal izateko beharrezko finantzaketa bilatzeko” lan egiten du.

Gainera, Familia Politika eta Aniztasuneko zuzendariak Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak tratu-berdintasuna defendatzeko eta diskriminazioaren aurka borrokatzeko egiten duten lana nabarmendu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)