Berriak Hezkuntza
Eu

1,4 milioi euro, Lanbide Heziketako ikasleen enpresetako egonaldiak luzatzeko bekatarako (Gobernu Bilera 2018-06-12)

2018.eko ekainak 12

Deialdi berri honen bidez, Hezkuntza Sailak 750 beka eskainiko ditu, ikasleei enpresako egonaldia beste 3 hilabetez ere luzatzeko aukera emango dietenak.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako ikasleei Lantokiko Prestakuntza modulua egin duten enpresan egonaldia luzatzeko aukera ematen dien beken deialdia. Beka eskuratzeko, ikasleek 2017-2018 ikasturtean Euskadiko enpresaren batean egina izan behar dute Lantokiko Prestakuntza modulua, baina ikasturte amaieran titulurik eskuratu ez.

Beka hauek norgehiagokako lehian deitzen dira, eta orotara 1.463.872,5 euroko diru-kopurua dute. Hezkuntza Sailak 750 beka emango ditu deialdi honen bidez, eta onuradun bakoitzak 1.800 euroko kopurua jaso ahal izango du gehienez (600 euro hileko).

Beka hau jasotzen duten ikasleek aukera izango dute Lantokiko Prestakuntza deritzon modulua egin duten enpresan bertan egonaldia luzatzeko, beste 3 hilabetez ere gehienez, baldin eta 2017-2018 ikasturtean ikasten ari ziren zikloa amaitzerik lortu ez badute. Bekak bere barne hartzen ditu, onuradunak hileko jasoko dituen 600 euroez gain, hileko beste 50,61 euro ere, prestakuntza-programetan diharduten pertsonen Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrari dagokion kotizazio gisa.

Beka hauen onuradun izateko, ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Euskadiko Lanbide Heziketako heziketa-zikloren bateko bigarren mailan matrikulatua izatea 2017-2018 ikasturtean, baina titulurik eskuratu ez.
  • Ikasturte horretan bertan Lantokiko Prestakuntza modulua egin izana, Euskadiko enpresaren batean.
  • Lantokiko Prestakuntza modulua egin duen enpresak interesa izatea ikasleari egonaldia beste 3 hilabetez luzatzeko.
  • 30 urte baino gehiago ez izatea 2018ko abenduaren 31n

Deialdi honen helburua da Lanbide Heziketako ikasleen konpetentziak hobetzea, bai teknikoak eta baita zeharkakoak ere, horrela ikasleen enplegagarritasuna eta lanerako sarbidea ere hobetu egingo baitzaizkio, titulua eskuratzen duenean. 

Egonaldia egiteko baldintzak, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta enpresak sinatuko duten lankidetza hitzarmenean jasoko dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    @lanbideejgv ▶︎ 1,4 milioi euro, Lanbide Heziketako ikasleen enpresetako egonaldiak luzatzeko bekatarako ➡︎ https://t.co/B7hPL9ZZRb

Komunikabideek behera kargatzeko