Berriak Hezkuntza
Eu

Dekretua, unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako irakasle espezialista eta irakasle adituak kontratatzeari buruzkoa (Gobernu Bilera 2018-06-12)

2018.eko ekainak 12

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Dekretu berri bat, zeinaren bidez arautzen baita Hezkuntza Sailaren mende dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako irakasle espezialista eta irakasle adituen kontratazioa.

Kontratazio horiekin, aipaturiko profesional horiek beren lanbide-sektorean duten esperientzia eta ezagutzak transferituko dizkiete ikastetxe horietako ikasleei.

Langileok (irakasle espezialistak eta irakasle adituak) honako irakaskuntza hauetarako kontratatu ahal izango dira:

  • Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketa arauturako
  • Araubide bereziko arte irakaskuntzarako (profesionalak zein goi-mailakoak)
  • Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzarako
  • Araubide bereziko kirol-irakaskuntzarako

Irakasle espezialistek eta irakasle adituek ezin izango dute inola ere irakasle funtzionarioentzat gordetzako lanposturik bete. Profesional hauek aldi baterako kontratatuko dira, lanaldi osoz edo partzialez hezkuntza-premien arabera, eta lan-zuzenbidearen araubidea erabiliko da horretarako.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2018.eko ekainak 13

    Kaixo,

    Interesgarria iruditzen zait oso dekretua. Ez al duzue antzeko ezer aurreikusten Oinarrizko Hezkuntzarako, alegia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzarako? Izan ere, badaude zerrendetan ez dauden (beraz, ez lioke inori lanik kenduko) profesional profil oso interesgarriak etapa horietarako, adibidez, psikomotrizistaren figura. Haur Hezkuntzan PT figurarik ez dago, berez, baina zailtasunak dituzten haurrek asko aurreratu lezakete psikomotrizitate laguntzan formatutako espezialistekin. Azpikontratek badute arrisku puntu bat, hori egia da, baina inori lanposturik kentzen ez bazaio... PTek Haur Hezkuntzan lan egingo balute, ez nuke proposamen hau egingo, baina horrela ez denez...

    Eta zeinek kontratatuko lituzke kanpoko profesional horiek? Eskolak berak? Hezkuntza Sailak?

    Zuek zer erantzungo zain,

    Aritz

Komunikabideek behera kargatzeko