Eu

Eusko Jaurlaritzak 290.000 euro bideratuko ditu toki eremuko gazte ekipamenduen sarea sustatzera (Gobernu Bilera 2018-06-12)

2018.eko ekainak 12

Eusko Jaurlaritzak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, 2018. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko gazte-ekipamenduen sarea toki-eremuan sustatzeko diru-laguntzak ematea arautzeko eta deitzeko agindua onetsi du. Guztira, 290.000 euro bideratuko dira toki-eremuan gazte-ekipamenduak eraiki, handitu edo hobetzera.

Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetara bideratuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko