Eu

Lanbidek 3 milioi euro bideratuko ditu langile langabeei zuzendutako kontrataziorako konpromisoa duten prestakuntza ekintzetara (Gobernu Bilera 2018-06-12)

2018.eko ekainak 12

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur azaldu du Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018an Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei zuzendutako kontrataziorako konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia onetsi duela, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren (Euskadiko enplegurako lanbide prestakuntza agintzen duena) esparruan. Horretarako, 3 milioi euro bideratuko ditu.

Honako hauek eskatu ahalko dituzte diru-laguntzak: lantokia Euskadin duten enpresak, forma juridikoa edozein dela ere, kontrataziorako konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak egiteko; eta/edo prestakuntza pribatuko edo publikoko erakundeak, prestakuntza-ekintzaren eskabidearen aurretik Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan edo enplegurako prestakuntza-erakundeen bestelako erregistro autonomiko batean edo prestakuntza erakundeen Estatuko erregistroan inskribatuta eta/edo egiaztatuta daudenak, diru-laguntzaren helburu diren prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko.

Eskabideak kudeatzeko eta izapidetzeko erakunde arduraduna Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Prestakuntza Zuzendaritza da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko