Eu

Gobernuak, Lanbideren bidez, 22 milioi euroren bidez sustatzen du toki erakundeek enplegua sortzeko proiektuak abian jartzea (Gobernu Bilera 2018-06-12)

2018.eko ekainak 12

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur azaldu du Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018 ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdia onetsi duela; horretarako, 22 milioi bideratu dira.

Laguntza horien bidez, martxan jarri ahalko dira enplegua sortzeko tokiko proiektuak eta, horien bitartez, langabe parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetu eta jarduketaren helburu den lurraldearen garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan eragina izan eta, horretarako, Euskadiko eskualde guztietan enplegu-aukerak modu orekatuan eskaini, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin koherentzian. Era berean, helburu horrekin berarekin, enpresei diru-laguntzak ematea aurreikusten da, toki-erakundeek sustatutako proiektu estrategikoen esparruan.

Lanbidek kudeatzen duen laguntzen programa horrek aurreikusten dituen ekimenak autonomia-erkidego osoko udalerri, udalerri-multzo, mankomunitate eta kuadrillekin lankidetzan egiten dira. Enplegurako tokiko laguntzen bidez, toki-oinarriko enplegua sortzeko proiektuak sortzea, lurraldearen garapen soziekonomikoa eta modernizazioa eta enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatzen da, tokiko lan-merkatuaren errealitatera egokituz. Gainera, proiektu horiek gizarte-orientazio nabaria dute; izan ere, lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zuzentzen zaizkie, besteak beste, lehen okupazioa bilatzen ari diren 35 urtetik beherakoei edo epe luzeko langabeei.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak lau motatakoak izan ahalko dira: enplegua sustatzea; kontrataziorako laguntzak; toki-garapeneko beste ekintza batzuk; eta proiektu estrategikoak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    @lanbideejgv ▶︎ 22 milioi euroren bidez sustatzen da toki erakundeek enplegua sortzeko proiektuak abian jartzea ➡︎ https://t.co/AjwLblaQGu

Komunikabideek behera kargatzeko