Eu

The World´s 50 Best Restaurants sukaldaritzari buruzko ekitaldiaren Fan Zone-a ireki da euskal gastronomia eta bertako produktuak protagonistak dituela

2018.eko ekainak 14

Hurrengo ekainaren 19an The World´s 50 Best Restaurants ekitaldia ospatuko da Bilbon, honen inguruan, euskal gastronomia eta bertako produktuak protagonistak dituen Fan Zone bat ireki da gaur Guggenheim Museoko zabaldegian.

The World´s 50 Best Restaurants ekitaldia, munduko gastronomiako Oscarrak, sukaldaritzaren arloko nazioarteko chef, sukaldari, kritiko, kazetari eta influencer onenak erakarri ditu Euska dira.

Gaurtik ekainaren 17ra arte, bertako produktua eta euskal gastronomia izango dira protagonistak Guggenheim Museoko zabaldegian antolatu den Fan Zone gunean. Bertan, sukalde-tailerrak, dastatze-saioak, showcookingak eta umeentzako ikuskizunak eskainiko dira.

Fan zone eremuan garatzen diren jarduerek balioa eman nahi diote tokiko produktuei eta Euskadiko ekoizleei, NIREA programan aldarrikatzen den gisa. Euskal gizarteak Euskadiko landa- eta itsasertz-ingurunearen garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa sustatzea da azken horren helburua. Ekintza txikien garrantzian oinarritzen den programa bat da; izan ere, gure erabaki eta ekintza txikiek eragina dute gure ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ereduan.

The World's 50 Best Restaurants nazioarteko ekitaldia Bilbon ospatzea nabarmena da, Euskadiko kalitatezko eta jatorrizko produktuak balioesteko aukera bikaina delako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak