Berriak
Eu

Guillermo Echeniquek Eskualdeetako Lantaldearen aurrean aldeztuko du Europako trenbide-eremurako trabak deuseztatzea

2011.eko urtarrilak 27

Bruselan, urtarrilaren 27an eta 28an, Eskualdeetako Lantaldearen 88. osoko bilkura egingo da. Hartan, parte hartuko dute Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Europako Komisario Dacian CIOLOk eta Itsas Gaietarako eta Arrantzarako komisario Maria DAMANAKIk, elikagaien segurtasunari buruz eta itsas politikari buruz eztabaidatzeko.

Halaber, Eskualdeetako Lantaldeko kideek aukera izango dute bertatik bertara ezagutzeko Europar Batasunak zein lehentasun izango dituen Hungaria lehendakaritzan egongo den seihilekoan (2011ko urtarrila-ekaina).

Eskualdeetako Lantaldearen osoko bilkuran, zeina Europar Batasuneko eskualde guztietako ordezkari politikoen biltzarra baita, Euskadiko Lehendakariak Eskualdeetako Lantaldean duen ordezkari eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari Guillermo Echeniquek aldeztuko du honako alderdiotan Euskadik daukan jarrera:

 

- Europako trenbide-eremua,

- Pentsio-sistemak,

- Europar Batasunaren Ikerketarako Esparru-programa,

- Lurralde Lankidetzako Europako Taldea (AECT).

Gai horiek direla eta, eta Eskualdeetako Lantaldeko osoko bilkurako gai zerrendan aztertuko diren irizpenen harira, Eusko Jaurlaritzak, guztira, Europako araudiari buruz Euskadik landu dituen 21 zuzenketa-eske edo proposamen aurkeztuko ditu, Euskadiren jarrera aldeztu eta ezagutzera emateko.

 

Eskualdeetako Lantaldeko lehendakari Mercedes Bressok, berriki, 2010eko azaroan, Euskadira egindako bisita instituzionalaren ondotik etorri da Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquek Eskualdeetako Lantaldeko 88. osoko bilkuran izango duen parte-hartzea. Lehendakariarekin, Eusko Legebiltzarreko lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin zenbait lan-bilera egin ondoren, Eskualdeetako Lantaldeak erabaki zuen Euskadin egitea Subsidiariotasunari buruzko Europako lehenengo Goi-bilera, eta goi-bilera horretan Euskadi izatea Europar Batasunaren industria-politikaren etorkizunari buruzko irizpenaren txostengilea.

Euskadiko ordezkariek Eskualdeetako Lantaldeko 88. osoko bilkuran izango duten agenda osatzeko, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) parte hartuko du Automobilaren sektorea taldeen arteko taldean.

 

Europako trenbide-eremua aldeztea: azpiegituretako bateraezintasunen ondoriozko trabak deuseztatzeko beharra

Guillermo Echeniquek aldeztuko du Europar Batasuneko kideak diren estatuen arteko trenbide-garraioa oztopatzen duten legezko trabak edo/eta azpiegiturazko trabak deuseztatzeko beharra, Europan benetako merkatu bakarra egon dadin eta azpiegituretan gertatu ohi diren desdoitzeak saihesteko –adibidez, trenbide-zabaleren bateraezintasuna (frantsesak eta nazioartekoak)–, Euskadi bezalako mugaz gaindiko

Pentsio-sistema profesionalak orokorra

Era berean, Euskadik aldeztuko du pentsio-sistema profesionalak orokor bihur daitezela, zeren eta tresna garrantzitsuak baitira pentsio publikoak osatzeko. Ideia hori Euskadiko Gizarte Aurreikuspen Osagarriko Planaren gune nagusietako bat da. Gainera, enplegu-sistema profesionalak oso eraginkorrak izaten dira, eta populazioaren zati handienari estaldura ematera irits daitezkeen bakarrak dira. Horri dagokionez, Europako langileen % 60k ez du pentsio profesional baten estaldurarik.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, administrazio publikoek laguntza fiskaleko neurrien bitartez bete beharreko eginkizuna funtsezkoa da aurreikuspen-sistema osagarriaren kostua konpentsatzeko.

Europar Batasunaren Ikerketarako Esparru-programak eta Lurralde Lankidetzako Europako Taldea (AECT) zabaltzea bazkide berriek haietan parte har dezaten

Eusko Jaurlaritzak Eskualdeetako Lantaldean duen ordezkariak aldeztuko du gehiago aitortzea Ikerketarako Esparru-programetan (VII PM) inplikaturiko erakundeetatik kanpoko agenteen egitekoa eta bazkide berriei aukera ematea Lurralde Lankidetzako Europako Taldea (AECT) ekimenetan parte hartzeko. Adibidez, Euskadiko ikerketaren esparruan, bultzatu beharko da gehiago aitor dadila agentzia publiko-pribatuek betetzen duten egitekoa –esate baterako, Innobasque edo Ikerbasque–, VII PM programetan oso inplikaturik baitaude.

Era berean, ikerketen jabetza intelektuala aldeztearen alde egingo du, eta, orobat, ERA-NET ekimena (Europar Batasunaren finantzaketa duten ikerketa plataformak) indartzearen alde. Izan ere, azalduko du halakoei botere handiagoa eman behar zaiela, proiektuetan estaldura finantzario handiagoa eskainiz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)