Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak 2019ko Aurrekontuen Jarraibideak onartu ditu

2018.eko ekainak 12

Josu Erkoreka Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Pedro María Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian, Gobernu Kontseiluak jorratutako gaien berri emateko.

Pedro María Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak onartu egin ditu 2019ko Aurrekontuen Jarraibideak. Horien arabera, 2019an Nazio Batuen Agenda 2030 programarekin bat egingo da, Agenda Euskadi Basque Country 2030 programan jaso den moduan. Gainera, adierazi duenez, programa horri esker, giza garapen iraunkorraren aldeko euskal apustua indartuko da, pertsona guztiei oinarrizko zerbitzuak bermatu eta kalitate handiagoko enplegurako aukerak sortzeko hazkunde iraunkorra bermatzeko.

Azpiazu sailburuak adierazi duenez, jarraibideek 4 erronkari egin behar diote aurre: erronka demografikoa, hezkuntzaren erronka, digitaliazioaren erronka eta nazioartekotzearen erronka.

“Giza garapen iraunkorraren aldeko euskal apustua indartuko da, pertsona guztiei oinarrizko zerbitzuak bermatu eta kalitate handiagoko enplegurako aukerak sortzeko hazkunde iraunkorra bermatzeko. Binomio bereiziezin hori pertsonan oinarritutako munduaren ikuspegiaren ondorioa da”, azpimarratu du Azpiazuk.

LANBIDE

Gaurko prentsaurrekoan jorratutako beste gai bat Euskadin enpleguaren sorrera eta egonkortasuna sustatzeko 5 programa onartzea izan da, “2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiaren” baitan. Erkoreka sailburuak adierazi du 32 milioi eurotik gorako inbertsioa izango dela, eta LANBIDE Euskal Lanbide Zerbitzuak kudeatuko du.

Gobernu Kontseiluak onartutako programen ardatzak dira euskal udalerriekin elkarlanean enplegua sortzea, pertsona langileen trebetasun eta gaitasunak hobetzeko helburuz enpresak sortzea, kontratazio-konpromisoarekin prestakuntza-ekintzak bultzatzea eta langabezian dauden gazteak enpresetan “Lehen Aukera” programaren baitan kontratatzea.

“Horren helburua da 58.000 lanpostu sustatzea 2017-2020 aldian; 2017an 15.000 lanpostu baino gehiago sustatu ziren eta 2018an zifra hori gainditzea espero da”, esan du sailburuak.

HEZKUNTZA PROGRAMAK

Bestalde, gaurko saioan, Josu Erkorekak jakinarazi du onartu egin dela 16,5 milioi euroko gastua hezkuntza alorrean.

Besteak beste, 1,5 milioi euro bideratuko dira diru-laguntzetara, Lanbide Heziketako ikasleek enpresetan denbora luzeagoa iraun dezaten. “Gure helburua da 750 gaztek ekoizpen-zentroetan prestatzen jarraitzeko aukera izatea. Programa horrek, “Lehen aukera” programarekin batera, lehenengo lan-esperientzia izateko aukera errazteko gazteei ibilbide bat eskaintzea du helburu”, gaineratu du Erkorekak.

ESPAINIAKO GOBERNUAREKIN ALDEBIKO GAIAK

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin jorratzeke dituen gaiei dagokienez, Erkorekak baieztatu du Meritxell Bateti jakinarazi dizkiola zeintzuk diren Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin jorratzeko dituen premiazko gaiak. Bozeramaileak adierazi du premia handiena duten gaiak jorratzeke dauden eskumenak eta Gernikako Estatutua erabat betetzea direla.

PPren ZUZENKETAK

Alderdi Popularrak aurkeztutako zuzenketen gaiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du euskal gizarteak Alderdi Popularreko euskal buruzagiei azalpenak eskatzen dizkiela, uler dezaten zergatik PPrentzat aurrekontua hobetzea etengabeko euskal prestakuntzari 29 milioi euro kentzea den eta energiari lotutako euskal I+G+bri oso positiboak izango litzaizkion inbertsioak kentzea den.

“Nire ustez, azalpen hori zor dio Euskadiko Alderdi Popularrak euskal gizarteari”, azpimarratu du.

NÓOS KASUA

Bestalde, Josu Erkoreka bozeramaileak Eusko Jaurlaritzak Nóos Kasuari buruz duen iritzia jakinarazi du. Sailburuak azaldu du prozedura bi kide anitzeko organo judizialek izapidetu dutela eta bi kasuetan balioztatu dela gertaera larriak jazo direla, zigor penala izan daitezkeen delituzko gertaerak direla.

AQUARIUS

Aquarius itsasontziaren gaiari buruz galdetzean, Erkorekak adierazi du atzo Lehendakariak aurkeztutako proposamenak helburu bikoitza zuela: alde batetik, giza eskubideen inguruan Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoarekin lotutako izaera humanitarioa eta, bestetik, Europar Batasunaren balio eta printzipioak lotzea helburu duen proposamena.

Gai ordena

Prentsa txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak