Berriak Herrizaingoa
Eu

Arrantza-gune berriak bilatuko ditu Jaurlaritzak armadoreekin

2009.eko azaroak 19

Herrizaingo sailburuak  Eusko Jaurlaritzak Alakranaren bahiketan egin duen lana  defendatu du

Rodolfo Aresek adierazi duenez, Jaurlaritzak bere esku egon dena eg¡n du Alakranaren bahiketa amaitu arte. Familiei, armadoreei eta alderdi politikoei informazioa luzatu zitzaiela azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzak arrantza egiteko gune berriak bilatuko ditu armadoreekin batera, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak baieztatu duenez. "Hala ere, ez da erreza izango toki berriak topatzea", esan du.

Aresen esanetan, "aspalditik" arrantza-gune berriak bilatzen ari direla adierazi du. "Helburu honekin lanean jarraituko dugu, baina ez da erreza izango", azpimarratu du.

"Gune berriak topatzea ez da erreza, ezta bertan arrantza egiteko akordioak sinatzea ere. Beraz, lanean jarraitu beharko dugu".

'Alakrana'ren bahiketaren inguruan, Herrizaingo sailburuak jasotako kritikak salatu ditu. Bere ustez, "batzuk" Jaurlaritzari "erasotzeko" erabili dituzte kritika horiek. Zentzu honetan, Gobernuak egindako lana defendatu du Aresek. "Familiei, armadoreei eta alderdi politikoei informazioa luzatu diegu", esan du.

Beraz, EAJko alkateek egindako "kritikak" ez dituela ulertzen esan du sailburuak. "Ahal izan dugun guztia egin dugu Jaurlaritzatik".

Erreskatearen inguruan, "arrantzaleak etxean daudenean" eta eztabaida politikoa "baretu egiten denean" hitz egin beharko dutela azaldu du Aresek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero Interior Rodolfo Ares