Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek eta EuskoTranek gaur ostegunerako Eusko Jaurlaritzak ezarritako oinarrizko zerbitzuak %100ean eskaintzen dute

2011.eko urtarrilak 27

Gutxieneko zerbitzuez gain goizeko zerbitzuan eskaintzen ziren lanegunetako 149 ohiko zirkulazio burutzea posible izan da. Beraz, ohiko zerbitzutik %71,87 eskaini ahal izan dira.

EuskoTrenek eta EuskoTranek Eusko Jaurlaritzak gaur ostegunerako ezarritako garraioko oinarrizko zerbitzuak %100ean eskaintzen jarraitzen du. Datu horiek zerbitzua hasi denetik goizeko 10:00ak arte (goizeko puntako ordua bukatzen da) EuskoTrenek dituen zerbitzuetan Bizkaiko eta Gipuzkoako trenenetan, Trapagako Larreinetako funikularrean, Bilboko eta Gasteizko tranbietan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako autobusetan batuta daude. 

Aipatutako ordura arte, Konpainiak lanegunetan programatutako zirkulazio osoen ondorengo zirkulazioen ehunekoa eskaini du. Hori guztia, eskainitako gutxieneko zerbitzuen batuketatik egin da (%100ean EuskoTreneko eta EuskoTraneko garraiobideetan) eta ohiko zerbitzutik egindako zirkulazio gehigarriak:

- EuskoTranek lanegunetan tranbia bien artean (Bilbao eta Gasteiz) egiten dituen ohiko zerbitzuen %66,98a eskaini du.

- EuskoTrenek trenbideko eta funikularreko ohiko zirkulazioen %62,41a eskaini du.

- Gipuzkoan EuskoTreneko autobusen zerbitzuak: ohiko zerbitzuen %70,79a eskaini da.

- Bizkaian EuskoTreneko autobusen zerbitzuak: ohiko zerbitzuen %87,32a eskaini da.

Bezeroek EuskoTrenek eta EuskoTranek bermatutako oinarrizko zerbitzuak kontsultatu ahal izango dituzte, 902 543 210 telefono zenbakian eta www.euskotren.es eta www.euskotran.es web guneetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan