Eu

Artolazabal eta Darpón sailburuak, Ademgi - Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren elkartearen Udaberriko XI. Topaketa Solidarioan

2018.eko ekainak 08

DSS 08 06 18

Beatriz Artolazabal eta Jon Darpón sailburuek Ademgi - Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren elkarteak Donostia-San Sebastianen antolatutako Udaberriko XI. Topaketan eta afari solidarioan parte hartu dute; bertan, familiak, kaltea jasaten duten pertsonak, Osasuneko eta Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak eta Legebiltzarreko, Gipuzkoako Aldundiko eta udaletako eta Eusko Jaurlaritzako kideak izan dira.

María Luisa Uztarroz ADEMGIko presidenteak eskerrak eman ditu gizarteak esklerosi anizkoitzak kaltetuta bizi diren pertsonei eskainitako arretagatik, eta Eneko Goia alkateak bertaratutakoak gaixotasunari arreta ematen jarraitzera animatu ditu.

Topaketa Urko Odriozolak aurkeztu du, eta enpresa, ostalaritzako establezimendu eta herritarren elkarteetako, Real Sociedadeko, banku-erakundeetako ordezkariek eta gizarte-sektore guztietako profesionalek parte hartu dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • María Luisa Uztarroz, Eneko Goia, Maite Peña, Bakartxo Tejeria,