Berriak
Eu

Euskadik hiri eta erregioen partaidetza sustatu du gazteriaren mugikortasun eta parte-hartzearen gaineko Europako eztabaidan

2011.eko urtarrilak 27

Ekitaldiak aurrekaria ezarri du Europar Batasunean, lehen aldiz eztabaidatu baita tokiko eta eskualdeko agintarien rola EU2020 Estrategiako Gazteria Mugimenduan ekimen enblematiko berriaren baitan.

Euskadiko Bruselako Ordezkaritzak, Donostiako Udala eta 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Donostia Hiri Hautagaiarekin batera, gazteriaren partaidetza eta mugikortasunaren gaineko egungo eztabaida sustatu eta lagundu dute Bruselan, honi dagokionez Europako lehen eztabaidetako bat eratu dute eta tokiko eta eskualdeko agintarien rola eta gazteen partaidetza defendatu.

EBeko erakundeek eta erregioek parte hartu duten ekitaldian aurrekaria ezarri da Europar Batasunean, izan ere, lehen aldiz eztabaidatu baita tokiko eta eskualdeko agintarien rolaren gainean iragan urteko azaroan abian jarritako Gazteria Mugimenduan ekimen enblematiko berriaren baitan. Gazteria Mugimenduan, EBko "EU2020" Estrategiaren markoan, Europar Batasunak abian jarritako 7 ekimenetako bat da, hazkunde ekonomikoa eta lanpostuak sortzea dute xede aipatu ekimenok. Halaber, Europar Batasuneko (EB) gazteak beste herrialde batzuetan hezi daitezen du helburutzat, lan mundura sartzea bideratuz eta gazteen langabezi tasa gutxiagotzea nahi duelarik.

Europako Batzordeak zein Erregioen Batzordeak, eta ekitaldian parte hartu duten eskualde europarrek aintzat hartu dute eta nabarmendu egin dute Eusko Jaurlaritzaren eta 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Donostiako Hiri Hautagaiaren lana.

Europako erakundeei eta eskualdeei helaraziko zaie hitzaldiaren ondorioak, honi dagokionez hartu beharreko erabakietan kontutan izan daitezen, eta tokiko eta eskualdeetako agintariek gazteen partaidetzan eta ikasleen mugikortasunean jokatzen duten rol garrantzitsuaren berri izan dezaten, kultura, baloreen heziketa eta elkarbizitza azpimarratu dituzte Europako erronka komunak erdiesteko xedez.

Bruselan egindako ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Donostia Hiri Hautagaiak 2010eko abenduan sinatutako hitzarmenaren baitan kokatzen da, Hautagaia Europan lagundu, bultzatu eta sustatzeko xedez, Bruselako Euskadiko Ordezkaritza hautagaitzaren ordezkaritza bihurtu da Belgikako hiriburuan.

"Gazteria Mugimenduan: tokiko eta eskualdeko erantzunak"

Eskualdeen Batzordean egoitzan, eta Bruselako Euskadiko Ordezkaritzak eta Europako Kultur Hiriburu izateko Donostia Hiri Hautagaiak eratuta, "Gazteria Mugimenduan: tokiko eta eskualdeko erantzunak" hitzaldia eskaini da Bruselan.

Europako erakunde, eskualde eta sareen partaidetzarekin, eta Europako Gazteriaren Foroarekin (EYF) lankidetzan, tokiko eta eskualdeetako agintariek Europar Batasunean gazteriaren partaidetza eta mugikortasunaren eremuan jokatzen duten rolaren berri izan zuen EBeko eskualdeen ordezkarien asanbladak.

Foro handi baten urrean, eta Marta Marínen koordinaziopean, Euskadiren Ordezkaria Bruselan, Erregioen Batzordeko Idazkari Nagusia buru zela, Europako Batzordeak zein Europako sare eta eskualdeek hartu dute parte hitzaldian, eta gazte elkarteak baita: ikasleen partaidetza eta mugikortasunaren gainean aurkeztu zituzten bere esperientziak eta praktika egokiak.

Eva Salaberriak- 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Donostia Hiri Hautagaiaren koordinatzaileak- eta Donostia 2016 Hautagaitzaren Lehendakaritzako Zinegotzi Marisol Garmendiak aktiboki hartu dute parte eztabaidan, Donostia 2016 hautagaitzaren lana aurkeztuz eta gazteriaren mugikortasunaren aldeko bere apustua eginez, trukeak, proiektu komunak eta elkar ezagutza sortu daitezen.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzaren Zuzendari JL Elorzak lanbide heziketan eta unibertsitatean ikasleen mugikortasunaren alorreko Euskadiren esperientzia aurkeztu du, Europar Batasunean aitzindarietako eta aktiboenetako bat delarik.

Europako erregioen ehun ordezkariek, gazte elkarteek eta Europar Batasuneko sare eta erakundeek hurbiletik ezagutu dituzte Europako eskualde, hiri eta sare ezberdinen ekimen ezberdinak, eta halaber, sakondu egin dute EBk proposatzen duen gazteriaren partaidetza eta mugikortasunaren gainean, berriki proposatutako "Gazteria Mugimenduan" ekimen enblematikoaren bidez, EU2010 izeneko Estrategian integratzen dena.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Marín, JL Elorza, Eva Salaberria, Marisol Garmendia,