
Ernesto Sainz: “FEDERen konpromisoa, ilusioa eta gauzak ondo egiteko gogak ikusten ditugu”
Ernesto Sainz Lanchares, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendariak “FEDERen konpromisoa, ilusioa eta gauzak ondo egiteko gogak ikusten ditugu” azpimarratu du gaur, FEDER - Gaixotasun Arraroen Espainiako Elkartearen Euskadiko ordezkaritzak gaixotasun arraro edo ez oso ohikoak pairatzen dituzten pertsonen alde antolatu duen produktuen dastatze solidarioan.
‘Itxaropen-dastaketa’ Artium Museoan ospatu da gaur eta Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesa eta lankidetza dauka. "Ekimen solidario horren xedea da Arabako gizartea sentiberatu, gaixotasun arraroak pairatzen dituzten pertsonak ikusarazi eta ordezkaritzaren proiektuak finantzatzea" azaldu du Sainzek. Ekitaldian, Marian Olabarrieta Arabako Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak ere hartu du parte.