Eu

Eusko Jaurlaritzak kendu egingo du Irun Coloneko geltokian nasen artean dagoen trenbide pasagunea

2018.eko ekainak 08
  • Horretarako beste igogailu bat instalatuko du Hendaia noranzkoan dagoen nasan 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak datorren astelehenean hasiko ditu Irun Coloneko geltokian nasen artean dagoen trenbide pasagunea kentzeko lanak. Horretarako, beste igogailu bat instalatuko du Hendaia noranzkoan dagoen nasan. Bi jarduketek hobetu egingo dute Topoaren erabiltzaile guztien terminalerako irisgarritasuna, eta sareko puntu horretako segurtasuna indartuko dute. Lanek hiru hilabeteko egikaritze epea eta 186.000 euroko (BEZ aparte) aurrekontua dute.

Lehen tartean, atariko forjaturaino, igogailua metalezkoa eta kristalezkoa izango den estrukturaren barruan joango da. Atariaren kotan, ondoko dendaren parte bat hartuz, fabrika estalkia izango du, altzairu herdoilezinezko ukituekin. Igogailua elektrikoa izango da, mugikortasun urria duten pertsonek erabiltzeko modukoa, eta bi geraleku eta 7 metroko ibilbidea izango ditu, nasen eta kaleko kotaren arteko maila aldaketa gainditu ahal izateko.

Igogailua jartzean, nasen arteko trenbide pasagunea kendu ahal izango da. Lan horietan, egungo nasaren kota mailako igarobidearen bi aldeak beheratu egingo dira, eta pasagunearen egungo seinaleak, arrapalak eta barandak kenduko dira.

Astelehenean hasiko diren lanek ez dute eraginik izango geltokiaren operatibitatean, baina eragozpenak eragingo dizkiete erabiltzaileei. Egoera hori arintzeko, lanek irauten duten bitartean, zenbait ibilbide irisgarri ezarriko dira, eta horiek behar bezala seinaleztatuko dira, obrek eragindako elementuak mugatzeko. Irun Coloneko geltokia topoan gehien erabiltzen den hirugarrena da, Donostian dauden Amarakoaren eta Anoetakoaren atzetik.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2018.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno Vasco suprimirá el paso a nivel entre andenes de la estación de Irún Colón ➡︎ https://t.co/ksvkR4yQLQ https://t.co/

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak