Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “Abegi Onaren” bideak izeneko ibilaldi solidarioan parte hartu duten errefuxiatuak hartu ditu

2018.eko ekainak 10

Loiolan “Abegi Onaren” bideak izeneko ibilaldi solidarioa antolatu dute Euskadiko Jesusen Lagundiaren erakundeekGo Forward Europe delako Siriako errefuxiatuen taldearekin batera.

Iñigo Urkullu lehendakariak “Abegi Onaren” bideak ibilbide solidarioan parte hartu duten pertsonak hartu ditu Loiolako Santutegiko zelaigunea. Siriako ehun bat emakume eta gizonek osatzen dute talde hori, horietako gehienak Europako hainbat herritan bizi diren errefuxiatuak dira.

Siriako ehun emakume eta gizonak –gehienak Europako hainbat herrialdeetan bizi diren errefuxiatuak- Aizpurutxotik Loiolako Santutegira ibili dira. Bakearen alde, Siriako gerraren biktimen oroimenez eta baita Europan abegi ona eta harreraren kultura sustatu nahian ere gauzatu da martxa hau.

Europako gobernuei zuzenduta, errefuxiatuekiko hartu beharko liratekeen konpromesuak jasotzen dituen manifestua irakurri dute ibilbide solidarioaren ordezkariek, Mar Magallón eta Samer Hamati. Ondoren, manifestua Lehendakariari eman diote.

Ekitaldian, ibilbide solidarioaren ordezkariez gain, Jonan Fernández, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia, Mónica Hernando, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea, Javier Zubizarreta, Azkoitiako alkatea, eta Loiola Santutegiko Nagusia, Juan Miguel Arregi, izan dira bertan.

Ekimenaren webgunea: http://caminosdehospitalidad.alboan.org/inicio/

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak