Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal instituzioak eta gizarte zibila bildu dira Ekintza Plana batera sortzeko OGPko Tokiko Gobernuen Programaren barruan

2018.eko uztailak 02

Gaur, uztailaren 2an, Foru irekia bildu da OGPko (Open Government Partnership) Tokiko gobernuen programaren barruan herritarrek eta euskal instituzioek Ekintza Plan bat batera sortzeko prozesurako.

100 pertsona baino gehiago bertaratu dira bilerara, Euskadiko eremu eta elkarte-ehun desberdinetakoak, prozesuaren aurreko etapetan foro irekiak proposatutako 5 konpromisoen funtsezko alderdiak berritu, zehaztu edo gehitzeko.

Eztabaidan, proiektuaren sustatzaile diren zazpi instituzioetako ordezkari politikoak eta teknikoak elkartu dira herritarrekin (Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalak, eta baita EUDEL ere, gainerako udalak ordezkatuz).

Bilera hori OGPko Ekintza Plana lantzeko prozesuaren barruan kokatzen da, eta bere helburua da biurteko Ekintza Planaren barruan administrazioen baterako proposamen gisa gure gain hartu ahal izango ditugun konpromisoak definitu, zehaztu eta taxutzea. Partaidetzazko bilera honen helburuak izan dira Ekintza Planaren prozesua testuinguruan kokatzea, herritarren interesak eta proposatutako konpromisoak kontrastatzea, eta konpromisoen definizioa zehaztea.

Parte-hartzaileak lau multzo nagusiren inguruan taldekatu dira, eta horietan euren ikuspegiak eta kezkak adierazi dituzte ondoren izandako eztabaidarako eta baterako sorkuntzarako mahai hauetako bakoitzean:

  • Kontu ematea agintaldiko planen bitartez
  • Herritarren zerbitzuak Open data Euskadi eta Linked open data bidez
  • Herritarren partaidetzazko Ilaba Euskadin
  • Open Eskola (Herritarrentzako eskola irekia)
  • Euskal integritate-sistema
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nekane Zeberio, DFA; Joseba Muxika, DFG; Vale Tena y Blanca Guinea, Ayto.VI; Gotzone Zaldunbide y Amaia Ibarrondo, Ayto.BI; Mikel Esnal y Edorta Azpiazu, Ayto.DN; Nerea Martiartu, Jonatan Moreno y Mikel Gaminde, DFB; Gotzon Bernaola, Innobasque