Berriak Lehendakaritza
Eu

OGP Euskadi proiektuaren Ohiko Bilerak erakundeek eta gizarte zibilak proposatutako konpromisoak berrikusi ditu, Foro Irekian eztabaida daitezen

2018.eko ekainak 15

OGP Euskadi proiektuaren Ohiko Bilera gaur bildu da Gipuzkoako Foru Aldundian, eta erakundeek eta gizarte zibilak proposatutako konpromisoak berrikusi ditu, Foro Irekian eztabaida daitezen.

Bileran jasotako 41 konpromiso-proposamen aztertu dira eta, horietatik, 17 dira herritarrek bidalitakoak −kontuak emateari buruzkoak (2); herritarren parte-hartzeari buruzkoak (13); gizarte-berrikuntzari buruzkoak (2)−, eta 24 administrazioek bidalitakoak −kontuak emateari buruzkoak (3); herritarren parte-hartzeari buruzkoak (6); integritateari buruzkoak (4); gardentasunari buruzkoak (3); open datari buruzkoak (4); administrazio elektronikoari buruzkoak (2); kalitateari buruzkoa (1); herritarrentzako arreta zerbitzuari buruzkoa (1).

Lehenengo azterketa bat egin da eta jasotako konpromisoak ebaluatu dira, OGP eskakizunen arabera (neurgarria, aipagarria eta eragina izatea) deliberazioan laguntzeko helburuarekin. Konpromisoak bost atal handitan banatu dira, eta horiek erakunde hauen artean banatu dira:

  • Kontuak ematea (Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza).
  • Open Data Euskadi (Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila),
  • Herritarren parte-hartzerako iLab (Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila eta Innobasque),
  • Integritate Sistema (Gipuzkoako Aldundia)
  • Open eskola (Gasteizko Udala, Bilboko Udala eta Arabako Aldundia); eta
  • Gainera, gehigarri gisa, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen parte-hartzeari buruzko proposamena txertatzeko bideragarritasuna aztertzea proposatu da, lurralde maila ezberdinetan eskumen hori duten erakundeekin.

Gaur Ohiko Bileran lehen hautaketan aukeratutako konpromisoak herritar guztiekin batera −antolatutakoak eta ez antolatutakoak− egingo de Foro Irekiaren bileran egiaztatu, osatu eta zehaztuko dira. Foroa Bilbon ospatuko da datorren uztailaren 2an (Euskadiko Artxibo Historikoan).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nekane Zeberio, DFA; Joseba Muxika, DFG; Vale Tena y Blanca Guinea, Ayto.VI; Gotzone Zaldunbide y Amaia Ibarrondo, Ayto.BI; Mikel Esnal y Edorta Azpiazu, Ayto.DN; Nerea Martiartu, Jonatan Moreno y Mikel Gaminde, DFB; Gotzon Bernaola, Innobasque