Eu

Merkataritzako zuzendariak merkataritzarako laguntza gehiago aurkeztu ditu gaur

2018.eko ekainak 07

Juan Andrades Merkataritzako zuzendariak Zumarragan aurkeztu du gaur merkataritzarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen deialdia. Prentsaurrekoan, berekin izan da Rosa Maiza alkateordea. Maizak, era berean, ZuEKIN Hazi izeneko laguntzen berri eman du. Laguntza horiek Zumarragako dendetan egiten diren jardunetara edo inbertsioetara zuzenduta daude.

 

Merkataritza-saltokiak modernizatzeko (MSM) laguntzen helburua da dendak bultzatzea berrikuntzaren bitartez eta haien kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetuta.

 

Enpresa txiki eta ertainetara daude zuzenduta eta, edizio honetan, aldaketak sartu dira aurreko laguntzekiko, “baliabideen helmugako eraginkortasuna areagotzeko, gure auzo, herri eta hirietako hurbileko merkataritzari eta laguntza publikoaren behar handiena duten sektoreei lehentasuna emanda”, azaldu du Andradesek.

 

Bestalde, lehentasuna ematen zaio “dendak gizarte-eskakizun berrietara egokitzeari berdintasunaren, enpleguaren edo kontsumoaren ikuspegitik”.

Ekarpen horietako batzuk lotuta daude balio erantsia, izaera berezia edo ekimen berritzailea dakarren inbertsioarekin, kontratu mugagabeko enpleguak sortzearekin edo Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikitzearekin.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Rosa Maiza, teniente Alcalde de Zumarraga