Eu

Eusko Jaurlaritzak gizartea ONCEren Euskadiko Astean parte hartzera gonbidatu du;Vitoria-Gasteizen izango da eta Urkullu Lehendakaria bertan izango da

2018.eko ekainak 07
  • Datorren astelehenetik, ekainaren 11tik, aurrera, bisita literario gidatuak, erosketak eta garraio publikoa itsuka antolatuko dira
  • Larunbatean, hilaren 16an, Urkullu Lehendakaria ONCEren Eguna Euskadin ekitaldi nagusiko buru izango da

Vitoria-Gasteiz, 2018/06/07

Ekainaren 11tik 16ra Arabako hiriburuan ONCEren Euskadiko Asteko jarduera-programa beteko da; urtero txandakatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeen artean. Horrela, herritarrek bat egin ahalko dute ONCEren 80. urteurrenaren ospakizunarekin eta, horretarako, Aste horretako jardueretan parte hartu ahalko dute; asteak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vitoria- Gasteizko Udalaren, Vital Fundazioaren, Eroski Fundazioaren eta EITBren laguntza du.

Larunbatean, hilaren 16an, Urkullu Lehendakaria ONCEren Euskadiko Eguneko ekitaldiko buru izango da: “Bizitza historia”. 10:30etik aurrera izango da, hiriburuko Europa Jauregian. Hitzordu horretara EAEko hiru lurraldeetan ONCEn afiliatutako pertsonak bertaratzea aurreikusten da.

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur, Vitoria-Gasteizko Udalean egin den prentsaurrekoan parte hartu du eta, bertatik, dei egin dio euskal gizarteari, “aste horretan parte har dezan; bertan, euskal herritarren zati handi baten parte-hartze altruistak, antolatuak eta solidarioak duen funtsezko gizarte-rola agerian utziko da”.

Amilibiarekin batera, Marian Olabarrieta Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatuak, Peio López de Munain Vitoria-Gasteizko Gizarte Politiketako eta Osasun Publikoko zinegotzi delegatuak, Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko lurralde-ordezkariak eta Javier Domínguez lurralde-presidenteak azaldu dute “programatutako jarduerek xede anitza dutela: egunero ONCEn egiten den lanaren berri ematea eta, horretarako, erakundean bertan lan egiten dutenen gaitasunak erakustea; herritarrak sentsibilizatzea eta, horretarako, itsutasuna duten pertsonen azalean jartzeko eta, horrela, beren errealitatea ezagutzeko aukera ematea; eta senidetasun-jardunaldia egitea eta, bertan, langile erretiratuei edo ezgaituei omenaldia egitea eta erakunde-agintariak bertan parte hartzera animatzea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marian Olabarrieta Arabako foru-diputatua, Peio López de Munain Vitoria-Gasteizko zinegotzia, Juan Carlos Andueza eta Javier Domínguez ONCE Euskadiko ordezkariak