Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak sindikatuak batu ditu 2016-2017 LEP-en Jarraipen Batzordean, abian diren gardentasun jarduketen berri emateko

2018.eko ekainak 07

Atzo Maria Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiak iragarri zuenez, gaur goizean, Osakidetzako egoitza nagusian, 2016-2017 LEPen Jarraipen Batzordea batu da; batzordea LEP hau sinatu duten sindikatu guztiek ( SATSE, SENDAGILEEN SINDIKATUA ETA UGT) eta Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak eratzen dute.

Bilera horren helburua da, Osakidetzak deituta, batzordekideei gaur egun Osakidetza kategoria mediko batzuetako ariketetan egon daitezkeen irregulartasunak argitzeko hartzen ari den neurrien berri ematea eta intereseko informazio gehiagoren berri ematea.

Horrela, topaketan, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak jakinarazi du Osakidetzatik eta IVAPetik kanpoko agente independentea kontratatu dela, orain arte amaitutako azterketa guztien emaitzen analisi estatistiko psikometrikoa egiteko (67 kategoria), bai eta datozen asteetan egingo direnena ere (19 kategoria), Osakidetzako Administrazio Kontseiluak pasa den astelehenean, hilaren 4an, hartutako akordioarekin bat etorriz. Jakinarazi denez, lan horren emaitzaren berri Batzordean bertan emango da.

Bestalde jakinarazi da Osakidetzak ospitale-eremuko mediku espezialisten kategorietako 51 epaimahaiei eskatu diela bigarren ariketa prestatzeko eta zuzentzeko irizpideei buruzko informazio xehatua.  

Gainera, Batzorde honetako ohiko informazio-prozesuaren barruan jakinarazi da gaur Angiologia eta Hodietako Kirurgiaren, Anestesiaren, Kardiologiaren eta Kirurgia Plastiko Estetikoaren eta Konpontzailearen espezialitateetan lau informazio-espediente ireki direla. Hala ere, esan da, analisi estatistiko psikometrikoa egiteko jarduketak hasi direnez, informazio-espedienteak irekitzeko, oro har, aurrerantzean, azterlan horren emaitzak hartuko direla kontuan.

Batzordearen bileran, gainera, Osakidetzak eta sindikatuek adierazi dute datozen asteburuetarako aurreikusitako kategoria masiboetako azterketak egiten jarraitu behar dela.

Azkenik, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak berriz ere eskatu die sindikatuei Osakidetzari egunotan komunikabideen aurrean egiten ari diren salaketak frogatzeko probak emateko, horrela beharrezko informazio guztia edukitzeko eta ahalik eta lasterren argitzeko, guztion lankidetzaren bidez, edozein irregulartasun, eta beharrezko neurriak hartu ahal izateko eta, beharrezkoa izanez gero, erantzukizunak egozteko. Hori horrela, Giza Baliabideen Zuzendaritzak jakinarazi du komunikabide batzuetan emandako informazioen aurrean, ELA, CCOO eta ESK sindikatuei eskatu zaiela Osakidetzako Zuzendaritzari  filtrazioa egon delako proba sinesgarriak emateko, baina oraindik Zuzendaritzak ez duela inolako erantzunik jaso.

 

                                                                       Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 7a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    🔵 Sindikatuak batu ditugu 2016-2017 LEP-en Jarraipen Batzordean, abian diren gardentasun jarduketen berri emateko ➕ https://t.co/aGSOOF0jVB