Eu

“Euskadi Lagunkoia” zahartze aktiboko euskal programa eta adinekoen irisgarritasuna merkataritzan aztertu dira Bartzelonako Jardunaldi Metropolitarretan

2018.eko ekainak 06
  • Bartzelonako Arlo Metropolitarrak eta Desgaitasun Fisiko eta Organikoko Pertsonen Erakundeen Federazioak antolatuta
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren, Gipuzkoako botiken eta merkatarien euskal elkarteen ekimenak eredu Katalunian

Bartzelona, 18 06 06

Noemi Ostolaza Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ordezkariak, gaur, Eusko Jaurlaritzak zahartze aktiboa sustatzeko bultzatzen duen “Euskadi Lagunkoia” ekimena eta Euskadin garatutako “Merkataritza Lagunkoia” izeneko ekintzak aurkeztu ditu, Bartzelonako Arlo Metropolitarrak Kataluniako hiriburuko Desgaitasun Fisiko eta Organikoko Pertsonen Erakundeen Federazioarekin batera antolatutako Merkataritzan Irisgarritasunari buruzko Jardunaldi Metropolitarraren Bigarren Jardunaldiaren esparruan.

Jardunaldian, udal-ordezkariek, hirugarren gizarte-sektorekoek eta merkataritza-arlokoek parte hartu dute eta Ostolazak zenbait sektorek, besteak beste, botikek, saltokiek eta udalek, adinekoen alde sustatutako ekintzen berri eman die. “Euskadi Lagunkoia” ekimenak Europar Batasunaren aitorpena du, eta 50 euskal udalerrik bultzatzen dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak