Berriak Hezkuntza
Eu

Euskadiko Lanbide Heziketak ekintzailetza sariak eman dizkie ikasleei eta ikastetxeei

2018.eko ekainak 07
  • 7 enpresa berrik jaso dute saria Urratsbat programaren bitartez LHko ikasleek sortutako 87 enpresetatik
  • Irudikatu… eta ekin” lemapean, Euskadiko LHko 27 ekintzailetza-proiektuk jaso dute saria hamabigarren edizio honetan
  • “la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Repsol Fundazioak diruz lagundu dituzte sariak eta ekitaldiaren antolakuntza

Plangintza eta Antolaketako zuzendari Nicolás Sagarzazuk eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikar Lamadridek, biak Lanbide Heziketako Sailburuordetzakoak, gaur goizean banatu dituzte Euskadiko Lanbide Heziketako XII. Ekintzailetza Sariak, edizio honetan “Irudikatu… eta ekin” lemapean garatu izandakoa. Hauekin batera, eta erakunde laguntzaileen ordezkari, sariak banatzen aritu dira Gaspar Guembe, CaixaBank-en Gipuzkoako Erakunde zuzendaria, eta Eduardo Garcia, Repsol Fundazioaren Ekintzailetza arloko zuzendaria.

Ikasle, irakasle eta enpresari berrien artean, ehunetik gora pertsona elkartu dira ekitaldian Iurreta LHII ikastetxean. Ekitaldian ere izan dira, Iñaki Mujika, Tknikako zuzendari exekutiboa; Tknika (LHri Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroa, Hezkuntza Sailaren menpekoa) Lanbide Heziketan ekintzailetza-programak koordinatzeaz arduratzen da.

Sarien helburua da urtero proiektu onenak nabarmentzea eta aintzatestea, Tknikak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan bultzatu eta koordinatzen dituen ekintzailetza-programetako bakoitzaren barruan; zehazki, Urratsbat, Ikasenpresa eta Irekin programak.

Sari-banaketan, Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikardo Lamadridek nabarmendu duenez, “ekimen hau, eta gaur aitortza jaso duten programetan parte hartzen duten ikasleek eta irakasleek garatzen duten lana, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren lerro estrategikoetako bat dira: ekintzailetza eta barne-ekintzailetza bultzatzea. Kultura bat eta jarrera bat da, ikasle guztiek barneratu behar dutena. Gainera, Sailburuordetzatik gazteak animatzen ditugu heziketa-ziklo teknologikoak ere hautatzera, hala ekintzailetza-jarrera hori 4.0 errealitatera eta ingurune teknologikoetara bideratzeko”.

Sari-banaketaren ekitaldi honen helburua da, Tknikako zuzendari Iñaki Mujikaren hitzetan, “batetik, lanbide-heziketako ikastetxeek ekintzailetza sustatzeko eta bultzatzeko egiten duten aparteko ahaleginaren garrantzia nabarmentzea, bai ikasleen eta bai irakasleen aldetik, eta bestetik, lanbide-heziketako ikasle ohien gaitasun ekintzailea aitortzea, aurten ere, harritu egin gaituena oso ekimen enpresarial interesgarri eta berriekin”.

Saritutako ekintzailetza-programak eta proiektuak

Urratsbat programa: 7 enpresa saridun, ikasleek abian jarritako 87etatik

LH Euskadiko Urratsbat programaren helburua da LHko ikasleei beren enpresa sortzen laguntzea. LHko ikastetxeak enpresen benetako haztegi bilakatzen dira, eta ikasle ekintzaileen eskueran jartzen dituzte aholkularitza eta laguntza guztia, euren enpresak abian jarri ahal izan ditzaten. Benetako enpresak.

Joan den 2016-2017 ikasturtean, LHko ikasleek 87 enpresa sortu zituzten Euskadin beren ikastetxeetan, Urratsbat programaren bitartez. Ondoko kategorietako bakoitzean gehien nabarmendu izan direnak, 2.500€-ko sari bana jaso izandakoak, hauek izan dira:

  • Teknologiaren eremuko enpresa onenaren saria: BDC Building Dream Cars, Iurreta Lanbide Heziketakoa. Repsol Fundazioak emana.
  • Teknologiaren eremuko enpresa onenaren saria: Lobide, Elorrieta Erreka Mari LHII ikastetxekoa (Bilbo). “la Caixa” Gizarte Ekintzak emana.
  • Zerbitzu-enpresa onenaren saria: Auditor Seo, Ceinpro ikastetxekoa (Donostia). Repsol Fundazioak emana.
  • Gizartearen eremuko enpresa onenaren saria: Costume & Space, La Salle Berrozpe ikastetxekoa (Andoain). “la Caixa” Gizarte Ekintzak emana.
  • Industriaren eremuko enpresa onenaren saria: Gruas Gora, Salesianos Deusto ikastetxekoa (Bilbo). Repsol Fundazioak emana.
  • Enpleguaren enpresa sortzaile onenaren saria: Manolenta jatetxea, Gamarra Ostalaritza eta Turismo Eskolakoa (Vitoria-Gasteiz). “la Caixa” Gizarte Ekintzak emana.
  • Azkenik, Emakumeak buru diren enpresa onenaren saria: Soda Surf Trips, Nazaret ikastetxekoa. Tknikak emana.

Urratsbat programak 2004-2005eko ikasturtean aurreneko pausoak eman zituenetik, LHko ikasleek 738 enpresa sortu dituzte guztira programa honen bitartez –eta LHko ikastetxeetan bertan–. Gaur egun, enpresa horietatik % 70ek jarraitzen dute jardunean.

 

Ikasenpresa programa: 6 saridun garatutako 823 proiektuen artetik

Ikasenpresa hezkuntza-programa bat da, ikasleen artean ekintzailetza-kultura sustatzea helburu duena. Urratsbat programaren aldez aurreko eta beharrezko pausoa dela esan daiteke. Benetako produktua edo zerbitzua eskaintzen duen enpresa bat garatuz, ikasleek beren gaitasunak garatu ditzakete profesional onak, enplegagarriak, aktiboak, ekintzaileak eta barne-ekintzaileak bilakatzeko. Ikasleek ekintzailetzari ekiten ikasten dute.

2017-2018 ikasturte honetan, LHko ia 5.000 ikaslek eta 200 irakaslek parte hartu dute programan, eta 823 Ikasenpresa proiektu aurkeztu dituzte guztira.

Ikasenpresa programaren proiektu onenak nabarmendu nahi dituzten sarietarako, 6 kategoria gaitu dira, eta garatutako 823 proiektuetatik, hauek izan dira saridun:

  • Negoziorako ideia: Ikastarte, S.L., San Jorge LHII ikastetxekoa (Santurtzi)
  • Merkatu-ikerketa eta Marketing Mix: Pink Ladies Showroom, Monte Albertia LHII ikastetxekoa (Zarautz)
  • Merkaturatzeko eta hedatzeko kanpainaren inpaktu soziala: Donostia Buddies, Zubiri Manteo BHI ikastetxekoa (Donostia)
  • Salmenta-gunea eta merchandising: Alkimik, Txurdinaga LHII ikastetxekoa (Bilbo)
  • Negoziorako ideia etorkizunerako proiekzioarekin: Unifrecy SLNE, Elorrieta Errekamari LHII ikastetxekoa (Bilbo)
  • Gizarte-ekintzailetza: Meraki S. Coop., San José de Calasanz ikastetxekoa (Santurtzi)

 

Irekin programa: Ikastetxeko 12 jardun egoki saridun

Irakasleen ekintzailetza-ekimena xedetzat duen programa da, ondoko arauari jarraituz: “Irakasle ekintzaile bila gabiltza ikastetxe ekintzaileetan ikasle ekintzaileak biltzeko”.

Irekin programaren barruan prestakuntza jasotzen duten irakasleak Ikastetxeko Jardun Egokien Lehiaketan parte hartzera animatzen dira. Aurten, finalista izan diren 12 jardun egokiak (LHko 25 ikastetxek guztira aurkeztutako 44etatik) eta haien bultzatzaileak, epaimahaiaren aintzatespena jaso dutenak finalista gisa, hauek izan dira:

  • “De alumn@ a profe”: Isabel Capanaga Caballero, San José de Calasanz ikastetxekoa (Santurtzi)
  • “Ur ponpaketa sistema fotovoltaikoak Marokoko basamorturako”: Alazne Aramendi Garmendia eta Jon Artola Mendiola, Don Bosco LHII ikastetxekoak (Errenteria).
  • “El Arte en las calles de nuestro Municipio”: Laura San Martín eta Rosario Ardanza, San José de Calasanz ikastetxekoak (Santurtzi).
  • “Baliorik preziatuena zeu zara /Lo más importante eres tu”: Mª Itziar Gonzalez de Mendivil Alzola, Leioako Ostalaritza Eskola.
  • “Estetika onkologiako Jardunaldiak”: Leire Olagarai, Miren Odriozola, Monte Albertia LHII ikastetxekoak (Zarautz).
  • “ENREDAD@S Autogestión y regulación de red de datos del Dpto de Electrónica para uso del alumnado”. Eneka Aranzabal Conde eta Eskarne Laizola Loinaz, Mendizabala Institutukoak (Vitoria-Gasteiz).
  • “Eskolako ekintzekin solidario”. Amaia Zapirain, La Salle Berrozpe ikastetxekoa (Andoain).
  • “Bertso berriak, lanaldiari jarriak”. Txabi del Corte Elduaien, Ainhoa Mesa Gonzalez, Harrobia Lanbide Ikastolakoak (Bilbo).
  • “Lanbide heziketa eta generoa”. Berdintasun taldea (irakasle eta ikasle batzuk). Begoña Medina (berdintasun arduraduna), Fadura Lanbide Heziketako ikastetxekoak (Getxo)
  • “Humanizando la sanidad”. Raúl Setién eta Álvaro García, San José de Calasanz ikastetxekoak (Santurtzi)
  • “Goazen zerbait handia egitera, amestera”. Leire Betegi, Monte Albertia LHII ikastetxekoa (Zarautz)
  • "Jan eta Izan liburuxka”. Nerea Lizartza, Salesianos Urnieta ikastetxekoa.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2018.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    FP-Euskadi entrega los XII Premios de Emprendimiento https://t.co/gzqhZpjQCM https://t.co/yY8alF6mou

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Mujika (Tknika), Gaspar Guembe (CaixaBank), Eduardo García (Fundación Repsol)