Eu

Euskadi Bonu Jasangarriaren eskariak hirukoiztu egin du Eusko Jaurlaritzak egindako eskaintza

2018.eko ekainak 05

EUSKADI BONU JASANGARRIAREN ESKARIAK HIRUKOIZTU EGIN DU EUSKO JAURLARITZAK EGINDAKO ESKAINTZA

 

  • 13 herrialdetatik etorritako eskariak lortu dira.
  • Bonuen %65 nazioarteko inbertitzaileen esku geratu da, eta gainerako %35 Euskadiko eta estatuko inbertitzaileen artean banatu da.
  • Jaulkipenak berriro zabaldu ditu merkatuak, Espainiako krisi politikoaren ondoren.
  • Jaulkipena negoziatu ondorengo tasa nominala %1,45ekoa da.

 

Eusko Jaurlaritzak, Euskadi Bonu Jasangarriaren jaulkipenaren eskaintza hirukoizten duen eskaria jaso du gaur goizean. Horrela, 100 inbertitzaile baino gehiagok 1.583M/€ eskatu dituzte. Duela bi aste finantza produktua Parisen, Frankfurten, Dusseldorfen eta Madrilen aurkeztu ondoren, emaitza oso pozgarria izan da, 13 herrialdetatik etorritako eskariak lortu baitira. Banketxeek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, jaulkipen horrek berriro zabaldu ditu merkatuak, joan den astean Espainian izandako krisi politikoaren ostean.

Bonuen %65 nazioarteko inbertitzaileen esku geratu da, eta gainerako %35 Euskadiko eta estatuko inbertitzaileen artean banatu da.  Jaulkipena negoziatu ondorengo tasa nominala %1,45ekoa da, hamar urtetara, oinarrizko 15 puntuko spread-arekin.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak eta bere taldeak egindako road show-aren helburu nagusietako bat Eusko Jaurlaritzaren zorra atzerriko inbertitzaileei zabaltzea zen, horrela dibertsifikatu ahal izateko.

Espainia (172M), Frantzia (115,75M), Alemania (94,85M), Austria (34,77M), Italia (19,45M), Holanda (19,2M), Suitza (14,45M), Korea (10M), Luxenburgo (8,2M), Suedia (5,5M), Portugal (4,6M), Erresuma Batua (1,21M) eta Arabiar Emirerri Batuak (0,1M), dira bonuak ezarri diren 13 herrialdeak.  

Inbertitzaileen tipologiari dagokionez, gehienak Inbertsio Funtsak dira (%38,66), eta horien ostean Aseguruen (%25,96) eta bankuen (%22,92) sektoreko erakundeak. Pentsio Funtsek, Banku Zentralek eta Enpresa Pribatuek presentzia txikiagoa dute.

Jaulkipena ezarri ondoren, Eusko Jaurlaritzak 500M ditu Euskadi Bonu Jasangarriaren aurkezpen agirian (erantsita doa) aurreikusitako gizarte arloko politika publikoetara eta politika berdeetara bideratzeko, eta hamabi hilabetetan, egindako inbertsioaren eraginari eta balorazioari buruzko txostena egin beharko da, inbertitzaileei horren berri emateko.

Jaulkipen horrekin, Eusko Jaurlaritzak 1.000 M/€ jaulki ditu (maileguen enkantea 300 M/€, zorraren jaulkipena 200 M/€ eta Euskadi Bonu Iraunkorra 500 M/€) eta baita 165M/€-ko maileguen nobazioa ere. 2018rako muga 1.248M/€-koa da.

 

Vitoria-Gasteizen, 2018ko ekainaren 5ean

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AITOR_ESTEBAN
    2018.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #EuskadiBonuJasangarria'ren eskariak hirukoiztu egin du Eusko Jaurlaritzak egindako eskaintza ➡︎ https://t.co/eV95oLaGVG https…

  • @A6Labs
    2018.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La demanda del #BonoSostenibleEuskadi triplica la oferta realizada por el Gobierno Vasco ➡︎ https://t.co/Vux0I5d5GF https://t.…

  • @Gob_eus
    2018.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    La demanda del #BonoSostenibleEuskadi triplica la oferta realizada por el Gobierno Vasco ➡︎ https://t.co/Vux0I5d5GF https://t.co/wq6JgHqEHX

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak