Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Justizia eta herri Administrazio Sailak berritu egiten du bere Web-orria

2011.eko urtarrilak 27

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak diseinu eta eduki berriko Web-orri bat du aste honetatik.

Atari berriak, Web-orria osatzen duten jarduera esparru edo arloen (Justizia eta Justizia Administrazioarekiko Harremanak, Giza Eskubideak, Berrikuntza Publikoa, Funtzio Publikoa eta Administrazio Erregistroak) eta herritarren arteko lehen komunikazio-kanal gisa finkatzeko helburua du, errazagoa eta atseginagoa den nabigazioa duen eskuragarri, funtzional eta dinamikoa den gune baten bidez.

Berriztatze lanean kontuan hartu dira bai haren irudia, erabiltzailearentzako diseinu erakargarri bat erabiliz, bai eduki eta egituraren antolamenduaren hobekuntza, zegoen informazioa handitu egin da eta baliabideak jarri dira multzo informatiboak eguneratzen joateko eduki berriak sortu ahala.

Laburbilduz, Web-gune berriak aurrekoa baino tresna funtzionalagoa izan nahi du, diseinu hobea eta ulergarriagoa, informazio osotuagoak, denboran eta moduan sortzen doazen gardentasun, parte-hartze, lankidetza eta berrikuntzarako gune berrien aurkezpena eta beste berrikuntza asko hartzen dituelako.

Horren Menuak banatu egiten ditu Justizia eta Herri Administrazioan aurkitu daitezkeen argitalpen guztiak, laguntza eta diru-laguntzetatik hasita Eusko Jaurlaritzak eta beste erakundeek sinatutako lankidetza-hitzarmenetaraino, ahaztu gabe zuzendaritzek esku artean dituzten proiektuak, zeinei jarraipena egin ahal zaien sortzen dituzten gertaera eta produktuekin.

Zerbitzuen eta izapideei buruzko informazioaren bilaketa arintzea beste funtzionaltasun garrantzitsua da. Horietako zerbitzu batzuen izapideak honezkero ataritik egin daitezke erabat, online, eta izapide berri batzuk arian-arian gehitzen joango dira.

Justizia eta Herri Administrazio Saileko atariaren birdiseinua eta berrantolaketa Berrikuntza Publikoaren Web-gunearen garapenarekin hasi zen. Web-gune horrek Informatika eta Telekomunikazio, Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren eta Herritarrei Arreta emateko zuzendaritzen jarduera zabaltzeko helburua du eta herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko lan egiten du. Geroago, Oroimen historikoaren gunea gehitu zen, Giza Eskubideen Zuzendaritzak garatuta eta Euskadiko hobien mapa jasotzen duena. Eraberritze eta gardentasun prozesu honetan, Open Data Euskadi sortu zen, berriro erabil daitezkeen datu publikoen Eusko Jaurlaritzako ataria.

Gonbidatzen zaituztegu atari berria bisitatzera eta zuen iritziak ematera, zerbitzuak hobetzen jarraitzeko eta kalitatezko edukiak eskaintzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)