Berriak Ogasuna eta Ekonomia
qrcode

Hitzarmena, Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Euskal Estatistika Erakundearen Artekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan ospitaleko morbilitateari buruzko inkesta egiteko (Gobernu Bilera 2018-06-05)

2018-06-05

Gobernu Kontseiluak onetsi du Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Euskal Estatistika Erakundearen artean hitzarmena sinatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuan ospitaleko morbilitateari buruzko inkesta egiteko.

Interes komuna dago Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean, alta-kopuruaren bidez diagnostiko nagusiaren arabera ospitaleetan artatutako morbilitate orokorra ezagutzeko, ospitaleko altari lotutako diagnostiko nagusiaren arabera ospitaleko batez besteko egonaldia zehazteko, ezaugarri soziodemografikoak eta ospitaleko pazienteen egoitza ezagutzeko eta azterlan epidemiologikoetarako oinarri izateko.

Eragiketaren eremua akutuen ospitaleetara, egonaldi erdi eta luzeko ospitaleetara eta ospitale psikiatrikoetara zabaltzen da, ospitaleratzea dakarten altetara mugatzen da.

Hitzarmen honen helburua EINeren eta Eustaten arteko lankidetza formalizatzea da, ospitaleko morbilitateari buruzko inkesta egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan.

Ikerketa bakarra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan; horrela, dagozkien estatistika-planetan aurreikusitako helburuak betetzeko beharrezko informazioa jaso eta, ondorioz, estatistika-eragiketan bikoiztasunik ez egoteko; horrek, gainera, baliabide publikoetan aurreztea ere ekarriko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko