Eu

Natura ondarea hobeto ezagutu eta kontserbatzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2018-06-05)

2018.eko ekainak 05

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren agindua, natura-ondarea hobeto ezagutu eta kontserbatzeko azterlan eta ikerketa aplikatuko lanak egiten dituzten erakunde publikoek jaso ahalko dituzten diru-laguntzak ematea arautzen duena.

Aginduak diru-laguntza jaso dezaketen honako tematika hauek aurreikusten ditu:

a) 2000 Natura Sarea.

b) Natura 2000 Saretik kanpoko Europar Batasuneko edo eskualdeko interesa duten habitat naturalei edo erdi naturalei eta natura-espazio babestuei buruzko azterlan eta lanak, horien kontserbazio-egoera hobetzen lagunduko dutenak.

c) Mehatxupean dauden baso flora eta faunako espezieak, bai autonomia-mailan, bai erkidego-mailan, erreferentzia gisa mehatxupean dauden espezieen katalogoak hartuta.

d) Natura-ondarearen beste elementu batzuk, besteak beste: espezie exotiko inbaditzaileak kudeatzeko proposamenak; toki-mailan interes geologikoa duten ekosistemak, habitatak, espezieak edo lekuak leheneratzeko jarraibide eta irizpideak; klima-aldaketak biodibertsitatearen eta geodibertsitatearen gainean Euskadin dituen eraginei buruzko eta/edo biodibertsitateko elementuak klima-aldaketara egokitzeko estrategiei buruzko azterlanak eta abar.

Deialdiaren aurrekontu-zuzkidura 160.000 eurokoa da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa, gehienez, % 80 izango da, eta ezingo da proiektuko 20.000 €-tik gorakoa izan. Erakunde bakoitzak gehienez bi proiektu aurkeztu ahalko ditu, eta proiektu bakoitzak helburu eta xede desberdinak izan behar ditu. Bi proiektuek jaso ahalko dute diru-laguntza.

Erakundeak diru-laguntzarako eskabidea bi proiektu baino gehiagotarako aurkeztu badu eta biak diruz lagundu badaitezke, organo ebaluatzaileak dagokien diru-laguntza emango die puntuazio gehien jaso duten bi proiektuei.

Eskabideak aurkezteko epea 45 egunekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztuko dira, euskadi.eus-en egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/generacion conocimiento/y22-izapide/es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko