
2030erako Euskadiko jasangarritasunerako hezkuntza estrategia (Gobernu Bilera 2018-06-05)
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Gobernu Kontseiluari 2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategiaren onespenaren berri eman dio; horren bidez, euskal gizarte bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortu ahal izateko hezkuntza eraldatzailea garatzeko euskarriak finkatu nahi dira. Praktikan eta eragile guztien arteko lankidetzan oinarritzen den jarduketa-gida izan nahi du, euskal herritarrak jasangarritasunaren kultura eraikitzen inplikarazteko.
Estrategia bost urteko hiru ekintza-planen bidez garatuko da, 4.161.000 euroko aurrekontuarekin, eta indarraldian zehar banatuko dira
4 helburu proposatzen ditu lehentasunezko jardun-ardatz gisa: ekintzarako hezkuntza; hezitzaile, prestatzaile eta aldaketarako beste eragile batzuen gaitasunaren loratzea; gazteen gaikuntza eta ahalduntzea; eta jasangarritasunerako ingurune hezitzaile gisa hiri eta herrien sustapena. Helburu horiek betetzeko, 9 jardun-ildo jarriko dira martxan, eta horiek 27 ekintza izango dituzte.
Jardun-ildoak
- Hezkuntza-eremuetan jasangarritasunerako hezkuntza-arloko eragile dinamizatzaile eta berritzaileen eginkizuna sustatzea.
- Ekintzarako ikaskuntza helburu duten metodologia berritzaile eta integratzaileak sustatzea.
- Jasangarritasunerako hezkuntzan lan egiten duten eragileen sarean lankidetzan oinarritzen den lanari bide ematea.
- Hezitzaileei ikaskuntzaren eta aldaketaren bideratzaile izateko gaikuntza ematea.
- Hezkuntzaz bestelako sektoreetako aldaketa-eragileei gaikuntza ematea.
- Unibertsitateak eta lanbide-heziketako zentroek jasangarritasunaren arloan gazteak ahalduntzeko plataforma gisa duten eginkizunaren balioa nabarmentzea.
- Ekintzaren bidez jasangarritasunaren arloko gaikuntza eta ikaskuntza sustatzea.
- Tokiko21 Agenda eta Eskolako 21 Agenda programen arteko koordinazioa sendotu eta haren balioa nabarmentzea.
- Tokiko eragileek sustatu eta garatutako jasangarritasunerako hezkuntza-jarduerak sustatu eta dinamizatzea.
-
2018-06-05
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 Aprobada la 'Estrategia de Educación para la Sostenibilidad del País Vasco 2030' ➡ https://t.co/YUIcy6JZ5N🎯 Objetivo: con…
-
2018-06-05
Comentario de Twitter:
'2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia' onartu da ➡ https://t.co/eGf99Gb2vg🎯 Helburua: e… https://t.co/fIfeCM49Ld
-
2018-06-05
Comentario de Twitter:
🔵 Aprobada la 'Estrategia de Educación para la Sostenibilidad del País Vasco 2030' ➡ https://t.co/YUIcy6JZ5N🎯 Ob… https://t.co/PWkgVrTTg6