Berriak Lehendakaritza
Eu

Egin da bizikidetza eta giza eskubideen arloko proiektuetarako laguntzen deialdia; guztira 1,1 milioi euro bideratuko dira (Gobernu Bilera 2018-06-05)

2018.eko ekainak 05

Gobernu Kontseiluak onartu egin du gaurko bileran bizikidetzarako eta giza eskubideetarako proiektuetara bideratutako laguntzen deialdia; 1.150.000 euro bideratuko dira, guztira. Laguntza horien helburua gure gizartean bizikidetzaren, giza eskubideekiko errespetuaren, enpatiaren eta elkartasunaren kultura eta biktimak gizartera hurbiltzea da eta, horretarako, partekatutako espazioak sortzea.

Aurten, laguntzak pasa den apirilean onetsitako araudi berriaren arabera deitu dira; araudiak Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan ematen dituen laguntza guztiak arautuko dituen esparru bakarra ezartzen du.

Zehazki, Euskadiko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek egingo dituzten proiektuak finantzatzeko laguntzen deialdia egin da (250.000 euro) eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek martxan jartzen dituztenak finantzatzekoa; horien barruan daude bizikidetza eta giza eskubideak helburu dituzten terrorismoaren biktimen elkarteak eta pertsona fisikoak (900.000 euro).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko