Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei erantzuteko laguntzak (Gobernu Bilera 2018-06-05)

2018.eko ekainak 05

Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeetarako 202.000 euroko laguntza-saila onartu du gaur. Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei eta laguntza-beharrei erantzuteko bideratuko da diru hori.

Gaur onartutako laguntzei esker arreta jasoko dute gizarte-bazterketako egoera larrian dauden pertsonek, dela herrialde batzuetan izandako moneta-oszilazioen eta ekonomia-gabezien egoeragatik, dela adinagatik, dela gabezia-egoerengatik, dela osasun-krisialdiengatik edota bat-batean sortutako istripuen ondoriozko ezgaitasunengatik. 

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Euskal gizataldeko kidea direla egiaztatzea.

b) Atzerrian bizitzea.

c) Laguntzako beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez edukitzea.

d) Etxe partikularretan bizitzea, eta araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeetako kide ez izatea.

Laguntzak emateko orduan familiako egoera ekonomikoa hartu da kontuan herrialdeko batez besteko errentarekin lotuta, bai eta osasun-gertakizunaren edo premia handiko egoeraren larritasuna eta eskaera beharretara egokitzea ere.

Eskatutakoaren ehuneko 100era iritsi ahal izango dira laguntzak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen oinarrizko errentaren zenbatekoa izango da muga; nolanahi ere, osasun-gertakizunei aurre egiteko laguntzek ez dute muga hori izango.

Venezuela da hartzaile nagusia 

2003an abiarazi zenetik, Eusko Jaurlaritzak urtero deitu du laguntza-programa hau. 2017ko deialdian 194.642 euro esleitu dira, 6 herrialdeetako 16 Euskal Etxe ezberdinetako 111 familia-unitaten beharrei atenditzeko. Venezuelara bideratu dira ahalegin handienak (%37), eta bere atzetik daude Argentina (%22), Kuba (%19), Txile (%18), Uruguai (%3) eta Erresuma Batua (%1).

Deialdi honetan hartzailearen profila emakumezkoena da gehienez, zeren eta 111 familia-unitate horietako 76k emakume bat duten familiaburu. Medikuntzako kasuak ere ugari dago, 45 osotara.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2018.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    🔵 Euskal gizataldeetako pertsonen premia larriko egoerei erantzuteko laguntzak ➡︎ https://t.co/C1MGl82nVA https://t.co/XOshUjXN9d

Komunikabideek behera kargatzeko