Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak lasaitasunerako mezua igorri die oposiziogile eta EPEko epai-mahaietako profesional guztiei

2018.eko ekainak 04

Osasuneko sailburu Jon Darponek prentsaurrekoa eman du gaur arratsaldean, Osakidetzako zuzendari nagusi Mª Jesus Mugica eta HAEEko zuzendari Maite Iruretagoiena alboan zituela. Bertan, lasaitasunerako deia egin nahi izan diete oposiziogile guztiei, bai eta epai-mahaiak osatzen dituzten Osakidetzako profesionalei ere, beren lana ezbaian jarri baita “objetiboki dokumentatutako salaketak aurkeztu gabe". Osasun Sailak, Osakidetzak eta HAEEk prozesuaren gardentasuna eta 2016-1017 Enplegu Publikorako Eskaintzan izena eman zuten pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatzeko beren esku dituzten bitarteko jarri dituztela -eta jarriko dituztela- iragarri du.

Sindikatu eta alderdi politiko ezberdinek EPEri buruz egin dituzten adierazpenen aurrean, Jon Darpon sailburuak adierazi du gaur arte Osakidetzak ez duela balizko irregulartasunen inguruko eta behar bezala oinarritutako salaketarik jaso. Gaur arte izandako jazoera aipagarri bakarra Angiologia eta Kirurgia Baskularreko kategoriako epai-maihaikide batek aurkeztu duen idatzia izan da. Horren inguruko informazio-espedientea ireki da. Nolanahi ere, gai hori ahalik eta azkerren ebazteko interesik handiena dutenak Osasun Saila, Osakidetza eta HAEE dira eta, ondorioz, salaketa formala egiteko deia luzatu diete balizko irregulartasun horien inguruko frogak izan ditzaketen pertsonei.

Sailburuak, halaber, gaur bertan Osakidetzako Administrazio-kontseilua bildu duela iragarri du. Gaur eguerdian egin den ezohiko bilera horretan, “Enplegu Publikorako Eskaintza honetan egindako froga guztien emaitzen koherentzia ziurtatzeko azterketa zorrotza egitea eskatu diote" Erakunde Publikoari.

Prozesua eteteko talde politiko ezberdinek egin duten eskariaren aurrean, hori egiteko arrazoirik ez dagoela esan du Osakidetzak eta, ondorioz, egiteke dauden azterketak “normaltasunez” egiten jarraituko dute. “Errespetu eta babes guztia merezi duten pertsonak dira eta desegokia litzateke prozesua arrazoi objetiborik gabe etetea", gaineratu du. 86 epai-mahaiak osatzen dituzten Osakidetzako profesionalak independienteak eta zintzoak dira irregulartasunak frogatzen ez diren bitartean.

Azkenik, gaur goizean egin dituzten prentsaurrekoetan azaldu dituzten egoerak “datu eta froga zehatzez, eta izen-abizenez” lagundurik salatzea eskatu die Ahal dugu-Podemos, EH-Bildu eta PP talde politikoei.

AZTERKETA DISEINATZEKO PROZESUA

Osakidetzako zuzendari nagusiak eta HAEEko zuzendariak, beren aldetik, azterketa diseinatzeko prozesua azaldu dute. Prozesuak segurtasun-protokolo bat darama txertatua eta horren arabera, segurtasun-zaintzaile batzuen zaintzapean egon diren azterketak froga hasi baino bi ordu lehenago ematen zaizkie epai-mahaiei.

Mugicak azaldu duenez, epai-mahai bakoitzak 8 kide ditu: sei profesional, presidentea eta idazkaria. Osakidetza ikasgai-zerrenda orokorra onartzera mugatu da eta prozesu bakoitzaren arduraduna epai-mahaia da. Guztira, 1.376 profesionalek parte hartu dute aipatu epai-mahaietan.

EPE honetan, lehenengoz eta gardentasuna areagotzeko xedearekin, HAEEk izan du lehen azterketaren galderak prestatzeko ardura. Lehen azterketa hori automatikoki zuzenduko da. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko ekainak 07

    solo esperamos que la OPE siga adelante su proceso y no paguen justos por pecadores, seria muy injusto que por culpa de unos pocos estemos todos metidos en el mismo rasero y paguemos las consecuencias de los malos actos de unos pocos
    compromiso de osakidetza para resolver los procesos de OPE cuanto antes, veremos cuanto tardarmos en tener plazas los que si hemos estudiado ..........

Ekitaldiko kargudunak