Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu du

2018.eko ekainak 03

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso, Olatz Garamendi eta Miren Dobaran sailburuordeak lagun zituela, Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu du gaur goizez, Lekeition.

Irekiera ekitaldian, Uriarte sailburuak auzolanaren garrantzia eta lankidetza izan ditu hizpide, gaurkoaren moduko festa bat antolatzeko bezalaxe, ikastetxeko elkarbizitzaren alde egiteko nahiz hezkuntza sistema bera hobetzeko ere lankidetzak eta auzolanak duten garrantzia. “Beste behin ere auzolanaren indarra erakutsi diguzue: helburuak argi daudenean, elkarri laguntzeak eta batak bestearen ondoan lan egiteak ematen ditu fruiturik onenak. Kasu guztietan da beharrezkoa lankidetza. Horrek egiten gaitu indartsu” azaldu du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2018.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @c_UriarteToledo participa en la Fiesta de la Escuela Pública Vasca, en #Lekeitio ➡︎ https://t.co/J7rOqSDOYk https://t.co/2W

  • @Gob_eus
    2018.eko ekainak 03

    Comentario de Twitter:
    🔵 @c_UriarteToledo participa en la Fiesta de la Escuela Pública Vasca, en #Lekeitio ➡︎ https://t.co/J7rOqSDOYk https://t.co/2WMvhf5jC5

Ekitaldiko kargudunak