Eu

Gazteen Euskal Behatokiak “Gazteen adierazleak 17” kaleratu du, Euskadiko gazteei buruzko adierazleak eguneratu ondoren

2018.eko ekainak 02

Edizio honetan “Gazteen Adierazleak. Euskadiko gazteen panoramika” datu-base interaktibo moduan aurkezten da eta bertan gazteei buruzko 100 adierazle baino gehiago kontsulta daitezke. Adierazleok zazpi ataletan banatuta agertzen dira: demografia eta biztanleria, hezkuntza, enplegua eta egoera ekonomikoa, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, aisia, kultura eta kirola, eta balioak eta jarrerak.

Atal bakoitzean oinarrizko datuak eta beren bilakaera kontsultatzeaz gain, sexuaren, adin-taldeen edota lurralde historikoen arabera ere kontsultatu ahal dira, bai eta beste autonomia erkidegoko gazteen edo Europar Batasuneko beste herrialdeetako gazteen datuekin konparatu ere. Nahi izanez gero, posible da datu hauek taula, mapa edo grafikoetan deskargatzea.

Edizio honetan adierazle berri batzuk aurkezten dira, hala nola, eguneroko aisia digitala, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten gazteen ehunekoa, onartutako tesi doktoralen kopurua.  Aurretik zeudenekin batera, 116 adierazle aurkezten dira, guztira, 2017an. Informazio hau iturri estatistiko ofizialetatik eta Gazteen Euskal Behatokiak eginiko hainbat azterlanetatik dator, batez ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak