Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Gastuari eusteko helburuz 2010. urtean hartutako neurriei esker soldata-masaren gastuan 100 miloiko murrizketa izan da

2011.eko urtarrilak 24

2011ko ekitaldirako ondorio guztietarako murrizketa bat aplikatuko da arian-arian gauzatuko dena eta maila handiena duten langileentzat %4,50ekoa izango da eta maila txikiagoa dutenentzat %0,48koa

Gastuari eusteko helburuz 2010eko ekitaldian hartutako neurriei esker soldata-masaren gastuan murrizketa bat izan, Jaurlaritzaren kalkuluen arabera 100 miloi eurokoa izan dena. Hori lortzeko, langile publikoen ordainsariak %2,86 (urtean batez beste %5eko murrizketa) gutxitzearekin batera beste neurri osagarri batzuk izan ziren, hala nola, bajan zeuden langile publikoak ordezkatzeko ordezkapen gutxiago egitea, aldi baterako kontratazioak murriztea edo hutsik zeuden lanpostu hutsak kentzea.

Langile publikoen nominan eraginkortasunez ondorioak pixkanaka aplikatu ziren eta ordainsari-maila txikietan murrizketa txikiagoa izan zen handietan baino. Hori dela eta, zuzendarien murrizketaren ehunekoa %5ekoa izan zen, sailburuordeena %6koa, sailburuena %7koa eta lehendakariarena %8koa.

Halaber, 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen zituen arauak ezarri zuen Administrazioak bere langile publikoen pentsio-planetara egiten zituen ekarpenetan %50eko murrizketa egin behar zela. Murrizketa hori ere 2010eko ekainetik aurrera gauzatu zen banakako ordainsarien %3 izatetik %1,5 izatera igaro zela.

2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legeak ezarri ditu herri administrazio guztietako langileek soldatagatik eta hirurtekoengatik jaso behar dituzten zenbatekoak. Lege horren arabera, arlo publikoko langileen ordainsariek ezin dute igoerarik jaso 2010eko abenduaren 31n indarrean daudenekiko. Premisa horietan oinarriturik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legeak (5/2010) jarraitzen du autonomia erkidego horretako langile publikoen soldata-masan gastuari eusteko politarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzen duen 3/2010 Legean jasotako aurreikuspenekin bat etorriz.

Horrela, 2011ko ekitaldiari dagokionez, soldatan eginiko murrizketaren ondorioak langile publikoen nominan 2011ko urtarrilaren 1ez geroztik izango dira. Ondorio guztietarako gutxitze bat aplikatuko da, 2010ean bezala arian-arian gauzatuko dena. Murrizketa hori maila handiena duten langileentzat %4,50ekoa izango da eta maila txikiagoa dutenentzat %0,48koa Biharko Jaurlaritzaren Kontseiluak, hau da, urtarrilaren 25ekoak, akordioa hartu beharko du nolabait zehazteko Euskal Autonomia Erkidegoaren alor bakoitzean murrizketa hori nola zehazten den.

Murrizketa hori egingo da hasiera batean 2011ko ekitaldiari zegozkion ordainsariekiko. Ordainsari horiek kalkulatzeko ez dira aplikatu agian akordioetan edo hitzarmen kolektiboetan hitzartuta egon zitezkeen ordainsari-igoerak, izan ere, 5/2010 Legearen 32. artikuluaren bitartez akordio horiek indarrik gabe utzi dira.

Zenbateko orokorrean igoerarik ez dakartelakoan, Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionarioen ordainsari osagarrietan egokitzapenak egin dira nolabait litekeena izan dadin berariazko osagarriarengatik langile bakoitzak 14 paga berdin jasotzea. Aurreikuspena horren zergatia da aurreko urteetan Estatuko Administrazioan onartu zen oinarrizko araudiak Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionario publikoengan oraindik ere eraginik ezta ondoriorik ez izatea (Estatuko Administrazioan eta gainontzeko herri administrazioetan, bai, ordea), izan ere, Negoziazio Mahai Orokorrean 2010eko ekitaldiaren hasieran akordio bat lortu zen haren aplikazioa (%1a 2010. urtean, ordainsarien jaitsiera aplikatu baino lehen) 2011ko ekitaldira arte geroratzeko. Honek esan nahi du bi ekitaldietan zatitzea eta 2010. urtean %0,5a aplikatzea eta gainerako %0,5a 2011ko ekitaldiaren hasierako.

Halaber, enpleguko pentsio-planetatarako ekarpenak edo Administrazioaren eremuko langileentzat erretiroa jasota dakarten aseguru-kolektibo kontratuetarako egin beharrekoak, 2011. urtean %50ean murriztuko dira 2010eko ekainaren 1era arte eginiko zenbatekoekiko, ondorioak 2011ko urtarriletik aurrera direlarik.

Gastuari eusteko neurriak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta beronen erakunde autonomoetan ez ezik, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan nahiz sozietate publikoetan ere aplikagarriak izango dira.

Beraz, amaitzeko, Jaurlaritzak jarraituko du langile publikoen soldata-masaren gastuari eusteko politikarekin, 3/2010 Legetik eratorritako irizpideei jarraituz. Irizpide horiek, hain zuzen, abenduaren 23ko 5/2010 Legearekin finkatu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan