
0
Beatriz Artolazabal, Sareen Sarean
- Hirugarren euskal gizarte-sektorearen sarearen instalazioak bisitatu ditu, Bilbon
Bilbo 2018 06 01
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Sareen Sarea-Euskadiko hirugarren gizarte-sektoreko elkarteen sarearen bulegoak bisitatu ditu, Bilbon; bertako arduradunekin sarean parte hartzen duten erakundeen zenbait ekimenen egoera aztertu eta ikuspuntuak trukatu ditu. Pablo González Sareen Sareko presidenteak Artolazabal sailburuari, eta Mikel Barturen Lide Amilibia sailburuordeari eta Emilio Sola zuzendariari aurtengo urterako aurreikusitako zenbait jarduera zehaztu dizkie.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan