Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Zarauzko Udalak geltoki berriaren proiektuaren kontratazioa adostu dute

2018.eko ekainak 01

Proiektuari esker igarobidea eraiki ahal izango da trenbidearen azpian, geltokiko parkea eta Salberdin lotzeko 

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, eta Zarauzko Udalak, Zarauzko tren geltoki berriaren eraikuntza proiektua finantzatzeko hitzarmena sinatuko dutela adostu dute

Euskal Trenbide Sareko presidente eta Eusko Jaurlaritzako Sailburu Arantxa Tapiak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak sinatuko duten akordioak, Zarautzen Donostia-Bilbo lineako geltoki berria eraikitzeko proiektuaren lizitazioa aurreikusten du, egungo geltokia dagoen toki berean.

Azpiegitura berriari esker, trenbidearen bi aldeak, oinez eta bidegorri bitartez, lotzeko aukera emango duen azpialdeko igarobidea eraiki ahal izango da, eta horrek tren instalazioen hiri integrazio hobea bultzatuko du.

Hitzarmenaren bitartez, Euskal Trenbide Sareak eta Zarauzko Udalak proiektuaren idazketan eta finantzaketan elkarlanean aritzeko konpromisoa erakusten dute. Horrela, erakunde publikoak proiektua idazteko eta kostuaren %66,7, 100.050 euro (BEZ barne), ordaintzeko konpromisoa erakusten du. Zarauzko Udalak, bere aldetik, proiektuaren idazketan lagunduko du eta kostuaren %33.3 ordainduko du, 60.500 euro, gehienez (BEZ barne).

Geltoki berriak eta trenbideen egungo egoerak sortzen duten hirigintza arloko hesia kentzeak hobekuntza nabarmena ekarriko dute, igarobide horrek, Santa Klarakoarekin batera, Zarautz erdialdean oinez eta bizikletaz egiten diren joan-etorriak goitik behera aldatuko baitituzte.

Proiektuan zehaztuko den proposamenak egungo geltokia eraistea aurreikusten du, bere ordez, Salberdin ingurua Lapurdi kalearekin eta geltokiko parkearekin lotuko duen lur azpiko igarobide zabala barne hartuko duen eraikin berria egiteko.

Halaber, Bilboko noranzkoko nasara joan behar duten pertsonek ez dute trenbidea gurutzatu beharko nasen arteko trenbide pasagunetik, gaur egun gertatzen den bezala. Horrez gain, pertsona guztientzat irisgarria izango da, azpialdeko igarobideari esker, bertatik, igogailu eta eskailera bitartez, geltoki berrira iristeko aukera egongo baita.

Gaur egun, Santa Klarako trenbide pasagunea kentzeko lanak egiten ari da ETS. Joan den asteburuan lanek oso nota onez gainditu zuten une garrantzitsu bat; datorren udazkenean lanak amaitzen direnean oinezkoak igaroko diren hormigoizko kaxoia trenbidearen azpian instalatzea, hain zuzen ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Txurruka, alcalde de Zarautz