Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

2011. urterako aurreikuspenak langile publikoen ordainsariei dagokienez (2011-01-25(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urtarrilak 25

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 5/2010 Legeko zenbait aurreikuspen garatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legeak (5/2010) jarraitzen du autonomia erkidego horretako langile publikoen soldata-masan gastuari eusteko politarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legea aldatzen duen 3/2010 Legean jasotako aurreikuspenekin bat etorriz.

2010. urteko aurrekontuak onartzen zituen arauak langile publikoen soldata-masan murrizketa bat ezartzen zuen, ordainsari kontzeptu guztiarekiko urteko %5eko murrizketa ekarriko zuena, ondorioak 2010eko ekainetik aurrera zirelarik.

Langile publikoen nominan eraginkortasunez ondorioak pixkanaka aplikatu ziren eta ordainsari-maila txikietan murrizketa txikiagoa izan zen handietan baino.

Bataz beste, urtean murrizketa %5ekoa izan behar zen baina Legea indarrean sartu zenetik aplikatu zela eta, 2010eko soldata-masaren gastuan benetako murrizketa azkenean %2,86koa izan zen ekitaldiaren hasieran aurrekontuan sartutako zenbatekoari dagokionez.

Halaber, Jaurlaritzako kideek eta Administrazioko goi-kargudunek urtean jaso behar zituzten zenbatekoak ezartzen zituen arau horrek, betiere gastu publikoak murrizteari buruz Legeak berak adierazten zituen irizpide berberei jarraituz.

Azkenik, aipatu behar da arauak ezartzen zuela Administrazioak bere langile publikoen pentsio-planetara egiten zituen ekarpenetan %50eko murrizketa egin behar zela eta murrizketa 2010eko ekainetik aurrera egin zen. Horren guztiaren helburua aipatutako ekitaldian soldata-masan gastua murriztea zen.

Aipatutako neurriek, hots, 2010. urterako langileen publikoen ordainsarietan murrizketa %5ekoa eta urtekoa benetan batez beste %2,86koa izateak, eta, gainera, beste neurri osagarri batzuk erabili izanak -bajan zeuden langile publikoak ordezkatzeko ordezkapen gutxiago egitea, aldi baterako kontratazioak murriztea edo hutsik zeuden lanpostu hutsak kentzea, esaterako- ahalbidetu dute 2010. urtean soldata-masa benetan gutxitu izana, eta Jaurlaritzak zenbatetsi duenaren arabera murrizketa hori 100 miloi eurokoa da.

2011ko ekitaldiari dagokionez, soldatan eginiko murrizketaren ondorioak langile publikoen nominan 2011ko urtarrilaren 1ez geroztik izandako dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore bakoitzean nola gauzatzen den Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordio batean zehazten da.

Atera beharreko konklusioa da 2010eko ekitaldirako jadanik aurreikusita zegoelarik bakarrik 2010eko ekainetik aurretik aurrera egin zen eta murrizketa urte osorako eraginkorra izatea, hau da, ondorio guztietarako langile publikoen ordainsariak gutxituko dira nolabait batez beste murrizketa urtean %5ekoa izan dadin.

Murrizketa hori egingo da hasiera batean 2011ko ekitaldiari zegozkion ordainsariekiko. Ordainsari horiek kalkulatzeko ez dira aplikatu agian akordioetan edo hitzarmen kolektiboetan hitzartuta egon zitezkeen ordainsari-gehikuntzak, izan ere, 5/2010 Legearen 32. artikuluaren bitartez akordio horiek indarrik gabe utzi dira.

Gastuari eusteko neurri osagarriekin eta langile publikoen ordainsariak murriztearekin jarraitzeak ahalbidetuko du gastua ere gutxitzea eta horri buruz esan beharra dago 2011ko ekitalditarako zenbatetsi da soldata-masarekiko murrizketa %5ekoa dela hasiera batean 2010eko ekitaldirako aurreikusitako gastuarekiko. Hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta beronen erakunde autonomoetan ez ezik, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan eta sozietate publikoetan ere aplikagarria izango da.

Beraz, amaitzeko, Jaurlaritzak jarraituko du langile publikoen soldata-masaren gastuari eusteko politikarekin, 3/2010 Legetik eratorritako irizpideei jarraituz. Irizpide horiek, hain zuzen, abenduaren 23ko 5/2010 Legearekin finkatu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan