Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Haurreskolak partzuergoko Biltzar Nagusia

2009.eko azaroak 18

Gaur goizean bildu da Haurreskolak Partzuergoko Biltzar Nagusia 2008ko ekitaldiko kontuak aztertu eta onartzeko, zegokien auditoria egin eta gero. Bide batez 2010eko aurrekontuak ere onartu dira, % 11ko gehikuntzarekin, aurtengo 34 milioi eurotik 38ra pasatu baitira aurreikuspenak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu Isabel Celaák azpimarratu egin du Haur Hezkuntzako lehen zikloarekin duen konpromisoa "funtsezkoa baita familientzat eta norbanakoaren garapenarentzat".

Hezkuntza Sailburuak bertaratu diren guztien aurrean -39 udaletxeetako ordezkariak barne- ziklo horretan egiten den eskaintza handitzeko konpromisoa hartu du, legealdi honen bukaeran "eskatzen duen familia orok bere plaza izan dezan".

Isabel Celaá Sailburuak oso garrantzitsutzat jo du Haurreskolek Haur Hezkuntzako lehen ziklo honetan egiten duten eskaintza ikastetxe publikoek bigarren zikloan egiten dutenarekin ondo lotzea "familiei kalitatezko erantzun publikoa" eman ahal izateko.

 


Vitoria-Gasteiz, azaroaren 18a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera