Eu

URAk 19.000 zuhaitz eta zuhaizka ale landatu eta espezie inbaditzaileak erauzi ditu 51.000 m²-an iaz ibaiertzetan

2018.eko maiatzak 31

Uraren Euskal Agentziak 19.000 zuhaitz ale landatu eta  espezie inbaditzaileen kontrol eta erauzteko ekintzak burutu ditu, 2.017an, EAEko ibaiertzetako 51.000 m2-an: lurraldeko ibai-ekosistemak hobetzea xede. Horretarako, 1,1 milioi euro inbestitu ditu. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Euskadiko ibaiertzeko basoen egoera delikatua da, asko deforestatuak izan baitira eta nekazaritza, hirigintza edota industrian erabiltzeko okupatuak; baita ibai zein erreka askotako lehenengo 5 metroan, nahiz eta legez babestuak egon eta ,berez, egoera onean mantentzeko toki-landaredia nabarmena izan beharko zuketen (gerizpea, espezieentzako habitata, ibaien egonkortzea, paisaia…)

Basoberritzeek helburu dute ibaietan ibaiertzeko toki-landaredia berreskuratzea landaketen bitartez: haltzak, lizarrak, sahatsak, hurritzak eta astigarrak edota beste zuhaixka batzuk, hala nola, iparraldeko elorri zuria, zuhandorra edo beltxalea beste espezie batzuen artean. Ibilgutik aldenduen dauden eremuetan erkametza edo haritzak sartzen dira.

Behin basoberrituta, urtero bi mantentze egiten dira bi urtean zehar landarearen inguruan agertu daitezkeen belarkiak kendu, eta landareek leku eta mantenugai gehiago izan dezaten. Landaketen urteroko azterketak adierazten du 2017an zehar landareen %72ak biziraun duela. Galdu diren %28aren arrazoiak landareak kaltetu egin dituzten belar hiltzaileak, hurbilegi egindako laboratzeak edota nekazaritza, zein abeltzaintzaren beste jarduera ezegokiak izan dira; halaber gizabidearen aurkako beste jarduera batzuk ere izan dira.

Era berean, ekintza hauek, hein handi batean, ezin izango ziren egin Ingurumena mantentzeaz sentsibilizatutako nekazari, abeltzain eta herritarren laguntzarik gabe. Ibai zein erreka inguruan zituzten lurrak eskaini dituzte URAk ibaiertzetan leheneratze eta basoberritze lanak aurrera eraman ahal izateko eta ondorioz ibai-ekosistemak nabarmen hobetzeko eta narriadurari aurre hartuz ezpondak egonkortzen laguntzeko.

Beste alde batetik, URAk espezie inbaditzaileen kontrol eta erauzteko ekintzak burutu ditu EAEko ibaiertzetako 51.000 m2an. Hain zuzen ere espezie inbaditzaile hauek zabaltzea baita biodibertsitatea galtzeko arrazoi nagusietako bat, habitatak eta ekosistemak eraldatzeko duten ahalmenarengatik. Kasu gehienetan, espezie hauek gero eta gehiago heltzen dira parke eta lorategi publiko zein pribatuetan apaingarri moduan erabiltzeko:  arauz kanpoko salmenta dela medio,  espezie hauek zabaltzeko bide.

Euskadiko ibai-ibilguek espezie inbaditzaileen hedapena pairatzen jarraitzen dute, batez ere Bizkaia eta Gipuzkoako kantauriar arroetan, nahiz eta gero eta gehiago ikusten diren, baita ere, Arabako mediterranear arroetan. Inbaditzeko ahalmen gehien dutenen artean nabarmendu beharra dago Panpako luma-erratza (Cortaderia Selloana), Fallopia Japonica, Buddleja davidii, kanabera (Arundo donax), sasiakazia (Robinia pseudoacacia), crocosmia x crocosmiiflora edo Helianthus tuberosus espeziea.

Nahiz eta Ondare Natural eta Biodibertsitateari buruzko 42/2017 Legeak debekatu eta 500eurotik gorako isunekin zehatu egiten duen ez bakarrik haien salerosketa baita landare inbaditzaile hauen edukitze soila ere, pertsona eta erakunde askok, oro har ezjakintasunarengatik, parke eta lorategiak landare inbaditzaile hauekin apaintzen jarraitzen dute.

Horrek guztiak URA eta beste erakunde batzuek landare mota hauek egiten dituzten erauzte-lana oztopatu egiten du. Beraz, beharrezkoa da lursail zein partzelatan landare mota hauek dituzten pertsona eta erakundeek horiek baztertu edo kentzea, edo dagokion erakundea horren berri jartzea kendu ahal izateko.

URAtik ibaien egoera ekologiko onaren alde, basoberritze eta espezie inbaditzaileak kontrolatzea ardatza izango dira Euskadiko ibaiertzeko basoak eta fauna eta floraren biodibertsitatea berreskuratzeko lanetan. Helburua lortzeko: herritarren, zein erakunde publikoen lankidetza, ezinbestekoa.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak