Eu

Jaurlaritzak beren kontu-ematea online egiteko eskuragarri dauden erreminta digitaleen inguruko prestakuntza eskaini die euskal fundazioei

2018.eko maiatzak 30

Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendari Elixabete Etxanobek FUNKO – Fundazioen Euskal Konfederazioko kideei zuzenduriko lan- eta prestakuntza-jardunaldi batean parte hartu du gaur goizean.

Urteko kontuen ematea, Fundazioen eta Onura Publikoko Elkarteen aldetik” izeneko mintegiaren xedea da irabazi-asmorik gabeko entitateak heztea eta prestatzea, bitarteko eta erreminta guztiak izan ditzaten 2017ko beren kontuak zehazten dituen inprimaki telematiko berrien bidez aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzak 6 eredu ezberdin diseinatu ditu eta www.euskadi.eus webgune ofizialean daude eskuragarri, PDF formatu editagarri elebidunean. Argia, erraza eta erabilerraza den erreminta digital berria. Horren bitartez, 9/2016 Legeak, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoak, zein 7/2007 Legeak, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoak diotenaren arabera irabazi-asmorik gabeko entitateentzat derrigorrezkoa den kontu ematea desburokratizatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Aipatuari esker, fundazioek eta onura publikoko elkarteek beren kontuak Euskal Herriko Fundazioen Babesletzaren eta Onura Publikoko Elkarteen Babesletzaren aurrean aurkez ditzakete.

Goiz osoan zehar, Administrazio Orokorraren plataforma telematikoa erabiliz kontu emate egoki bat bermatzeko eman behar diren pausoak xehetasunez eta era didaktikoan azaldu dituzte bi zuzendariek. A&L Bufeteko aholkulari Alberto Serranok eta Eusko Jaurlaritzako ikuskari Aitor Matek jardunaldian parte hartu dute ere.

Jaurlaritzak, honela, legea betetzen eta beren kontuak egokiro eta ahalik eta gardentasun handienarekin aurkezten lagundu die onura publikoko fundazioei eta elkarteei.

FUNDAZIOEI BURUZKO LEGEA

Jaurlaritzak orain dela bi urte onartu zuen 9/2016 Legeak, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoak dioenaren arabera, euskal fundazio guztiak beren urteko kontuak aurkeztera behartuta daude. Legeak, halaber, teknologia berrien erabilera arautzen du eta zenbait izapide online egitera behartzen du.

Lege hori gardentasun, publizitate eta kudeaketa onaren printzipioetan oinarrituriko testu moderno bat da. Aipatua onartzean, Jaurlaritzak marko juridiko eta eragile berri bat sortu zuen euskal fundazioentzat, 180 graduko norabide-aldaketa suposatu zuena arloko kontuen digitalizazioari eta kontu emateari dagokienez, erabat informala baitzen ordura arte.

FUNKO

FUNKO 2003. urtean sorturiko irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da. Euskal fundazioentzat topagune, bilgune eta lankidetza-eremu izan nahi du, besteak beste. Horrez gain, arlo horretako interesen aldeko ahots propioa da, bai eta bere solaskidea ere botere publikoen aurrean. FUNKOk, honela, erakunde publikoekin lan egiten du arloko politiken eta ekintza-programen diseinu, gauzatze eta ebaluazioan eta lankidetza-hitzarmenak sinatuta dauzka erakunde publikoekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak