Berriak Lehendakaritza
Eu

Sexu explotazioa helburu duen salerosketaren biktima diren emakume eta neskatoak artatzeko prestakuntza saioa

2018.eko maiatzak 30

Gaur goizean, Gasteizko Goiuri Jauregian, Sexu explotazioa helburu duen salerosketaren biktima diren emakume eta neskatoak artatzeko prestakuntza saioa egin da emakumeak artatzen dituzten zenbait profesionalei zuzendua.  Sexu salerosketaren kontra egiteko  sortutako mahaian hartutako erabakiaren ondorio dira honako prestakuntza saioak. Mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak. Emakundek koordinatzen duen mahaian, Ertzaintzako zuzendaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, Fiskaliak eta foru aldundiek parte hartu dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Cáritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Oblatas eta Accem.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak