Berriak Hezkuntza
Eu

838.000 euro Lanbide Heziketan eskaintza partziala zabaltzeko (Gobernu Bilera 2018-05-29)

2018.eko maiatzak 29

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Agindu bat onartu du gaur izandako bileran, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxeei 2018-19 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta diru-laguntza eska ditzaten eta horien finantzaketa arautzen duena. Deialdi honen kargura eman daitezkeen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa 838.872 eurokoa da.

Eskaintza partzialak, modulu edo ikasgai solteetan matrikula egiteko aukera ematen dio Lanbide Heziketako ikasleari. Ohiko matrikulan, aldiz, ikasleek ikasturteko modulu guztietan matrikulatu behar izaten dute. Eskola orduetan bertaratzeak derrigorrezkoa izaten jarraitzen du modalitate honetan, baina denbora gutxiago eskaintzen zaionez, ikasleak bestelako jarduera batzuekin bateratu dezake modulu hauen ikasketa.

Kualifikazio maila hobetu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzendua izaten da eskaintza partziala, beti ere Lanbide Heziketako zikloetara sartzeko baldintzak betetzen badituzte. Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortzen ditu ikasleak. Matrikula ikasturte hasieran egin ohi da.

2017-2018ikasturte honetan, Lanbide Heziketako itunpeko 12 ikastetxek eskaintzen dute eskaintza partziala. Zehazki, 14 heziketa-ziklotako 68 modulu, erdi mailakoak nahiz goi mailakoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko