Berriak Hezkuntza
Eu

435.890 euro ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jardueretarako (Gobernu Bilera 2018-05-29)

2018.eko maiatzak 29

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran agindu bat onartu du eta agindu horren bidez irabazi asmorik gabeko zenbait erankunderi dei egiten baitzaie, hain zuzen ere, eskolaren esparruan ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritu nahi dutenei 2018-2019 kurtsoan.

Agindu honek, 435.890 euroko aurrekontuarekin, 2018-2019 ikasturtean ondorengo helburuak lortzeko egingo diren jarduerak diruz laguntzea du helburu: ikasle ijitoen errendimendu akademikoa hobetzea, gero eta ikasle ijito gehiagok lortzea eskola-arrakasta, eta hauen familiek gehiago parte hartzea eskolan antolaturiko bileretan nahiz bestelako jardueretan.

Deialdi honen bidez bultzatzen diren hezkuntza-jarduerak, ikasle ijitoei zuzenduak eta irakasleekin lankidetzan gauzatuko direnak, honako hauek izan daitezke:

-Ikasgelan bertan eta ikasgelatik kanpo irakaskuntza-indargarri diren jarduerak, eskolaratze-ikuspuntutik, eta, ikasleak klaseko martxa jarrai dezan lagungarriak.

-Ikastetxearekin lankidetzan aritzea, ikaskuntza hobetzen laguntzen duten eskola-programetan eta eskolatik kanpoko programetan, ikasle ijitoek jarduera horietan gehiago parte hartu dezaten.

-Ikasleen banakako segimendua, tutoreekin lankidetzan

-Ijito-herria ikastetxe barruan bistaratzen lagunduko duten jarduerak.

-Ikasle ijitoen arrakasta sustatzen eta zabaltzen dutenak; esaterako, ikastetxera eskola-arrakasta izan duten ijitoak eramatea.

-Familiek euren seme-alaben hezkuntza-prozesuan parte hartzea sustatzen duten jarduerak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko