Berriak Hezkuntza
Eu

2,7 milioi euro doktoretza-ondoko Hobekuntza-programaren beketarako (Gobernu Bilera 2018-05-29)

2018.eko maiatzak 29

2017-2018 ikasturte honetan, 73 ikertzaile dira doktoretza-ondoko laguntzen onuradun, programa honen bidez

Deialdiak berariazko lerro berri bat ireki du aurten, neutronika eta partikulen azelerazioan ikerketa bultzatzeko 

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2018-2019ko ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko Hobekuntza-programarako laguntzak deitzen dituen agindua. Deialdi honek 2.688.818 euroko zenbatekoa dauka.

Programa honek doktoretza-ondoko lehen fasean dauden ikertzaileen hobekuntzarako bide bat eskaintzen du, gehienez ere hiru urteko iraupena izan dezakeena. Doktoreak lan-kontratua sinatu beharko du ikerketan diharduen euskal entitateren batekin. Entitate hau izan daiteke unibertsitatea, ikerketa zentroa edo osasun arloko ikerketarako institutua, I+Gean egiaztatutako jarduna duena. Ezarpen-zentro honek egoitza Euskadin izan beharko du eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen agente gisa egiaztatuta egon beharko du.

Hiru jarduera-lerro ditu programak:

  • Laguntza berrien lerroa (ikerketa orokorrean), ikertzaile doktoreen kontratu berriak finantzatzeko. Zenbateko osotik 915.792 euro gordetzen dira lerro honetarako.
  • Laguntza-berritzeen lerroa, 2017-2018ko deialdian emandako laguntzak berritzekoa. Zenbateko osotik gainerako 1.696.710 euroak bideratzen dira lerro honetara.
  • Laguntza berrien lerroa (berariazko ikerketan)ikertzaile doktoreen kontratu berriak finantzatzeko. Zenbateko osotik 76.316 euro gordetzen dira lerro honetarako.

    Lerroak:

    Guztira

    Laguntza berriak (ikerketa orokorrean)

    915.792 €

    Laguntza-berritzeak

    1.696.710 €

    Laguntza berriak (berariazko ikerketan)

    76.316 €

    Guztira

    2.688.818 €

Laguntza-berritzeak eta Laguntza berriak (ikerketa orokorrean), honako ezagutza-arlo hauetako doktoretza-ondoko ikerketak burutzeko eskatu ahal izango dira: Oinarrizko Zientziak; Bizitza eta Osasun Zientziak; Ingeniaritzak, Teknologiak eta Arkitektura; edo Gizarte Zientziak eta Humanitateak.

Berariazko ikerketan laguntza berriak: Datorren 2018-2019 ikasturterako deialdi honek berritasun bat dakar. Izan ere, berariazko diru-laguntza lerro berri bat ireki da, neutronika eta partikulen azelerazioan ikerketa bultzatzeko. Ikerketa arlo hau interes berezikoa da egun Europako Batasunean eta bereziki Euskadin, balio estrategiko handia baitu EAEko zientzia, teknologia nahiz industriaren etorkizunerako. Gainera, Euskadiko I+G+b garatzeko ere abagunea eskaintzen du. Gure erkidegoko zientzia-komunitatea arlo honetan sendotzea eta areagotzea lehentasunezko helburua da, Europako Batasunak ESS Lund espalaziozko neutroi iturriaren inguruan ezarri dituen helburu zientifikoak indartzeko.

Doktoretza-ondoko kontratuak

Gorago aipaturiko ezarpen-zentroren batekin lan-kontratua sinatzen duen ikertzaile doktorea izango da laguntza hauen onuraduna. Baina ezarpen-zentro horrez gain, doktoreak atzerriko zentro bat ere izango du, eta bolada baterako hara lekualdatuko da bere ikerketa lana burutzera. Atzerriko zentroak ere unibertsitate edo ikerketa-zentroak izango dira.

Kontratua sinatzearekin, laguntza emateko arrazoi izan den ikerketa-proiektua esklusibotasunez egiteko konpromisoa hartzen du doktoreak. Kontratu honen iraupena urtebetekoa izango da, baina urtebeteka luzatu ahal izango da berrituz gero, gehienez ere 36 hilabete arte.

36 hilabete horiek bi fasetan antolatuko dira: lehenengoa 24 hilabetekoa

izango da gehienez, eta ikertzailea atzerriko ikerketa-zentro batera joango da, bere ezarpen-zentroa  utzita,  ikerketa-proiektu  bat  gauzatzeko.  Bigarren  fasea,  berriz,  12  hilabetekoa  izango  da gehienez; fase horretan, ikertzailea Euskadiko ikerketa-talde batean sartuko da. Lehen bi urte horietan laguntzaren onuradunak atzerriko zentrora urtean joan-etorriko bidaia bat finantzatzeko osagarri bat izango du.

2017-2018 ikasturte honetan, 73 euskal ikertzaile dira doktoretza-ondoko laguntza hauen onuradun, iazko deialdiari esker: 22 ikertzaile, onuradun berriak dira, eta gainerako 51 ikertzaileek laguntza berritu egin dute.

Programa honen bidez, Hezkuntza Sailak ikertzaileen prestakuntzan kalitatearen eta eraginkortasunaren aldeko apustua egiten duen eredu bat sustatu nahi du. Era berean, urtero ebaluatu daitekeen lan-kontratu baten bidez, ikertzaileak mundu profesionalaren errealitatera hurbiltzen ditu, eta zientziaren  eta  teknologiaren alorrean belaunaldi berri bat sortzea sustatzen du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 Gobernu Bilera 2018-05-29 🔵 2,7 milioi euro doktoretza-ondoko Hobekuntza-programaren beketarako ➡︎ https://t.co/YaKV9PDVcW ht…

  • @Gob_eus
    2018.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    2,7 milioi euro doktoretza-ondoko Hobekuntza-programaren beketarako ➡︎ https://t.co/cAcnRacGCY https://t.co/lqRoUXZukj

Komunikabideek behera kargatzeko