Eu

Joxean Muñoz Kultura sailburuordea buru izan da Euskadi Gastronomia Sarien eta Euskal Gastronomia Akademiaren Sarien banaketa ekitaldian

2018.eko maiatzak 28

Joxean Muñoz Kultura sailburuordea buru izan da Euskadi Gastronomia Sarien eta Euskal Gastronomia Akademiaren Sarien banaketa ekitaldian, Gasteizko Europa Jauregian. Aintzatespen hauek posible dira Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Gastronomia Akademiaren lankidetzari esker.

Euskadi Gastronomia Sariak Eusko Jaurlaritzak ematen ditu, Eusko Gastronomia Akademiak proposatu ostean. Hauexek dira aurtengo irabazleak:
• Jatetxe jaberik onenari Euskadi Gastronomia Saria: Zuriñe García García andrea, Andra Mari jatetxea Bilbao.
• Jangela zuzendaririk onenaren Euskadi Gastronomia Saria: Rafael Moya Jiménez jauna, eMe Be Garrote Donostia
• Kazetari lanik onenari Euskadi Gastronomia Saria: Aitor Buendía Pérez jauna.
• Argitarapenik onenari Euskadi Gastronomia Saria: 'Etxebarri' Argitaletxea: Planeta Gastro.

Horrez gain, horrela banatu dira gainontzeko sariak:
• “José María Busca Isusi” Saria (gastronomiarekin erlazioa duen norbanako produktu edo argitarapena)
Alberto López de Ipiña Samaniego jauna.
• “Manuel Llano Gorostiza” Saria (Ardoaren kulturarekin erlazioa duen norbanako, elkarte edo instituzioa)
Mikel Garaizabal Pildain jauna.
• “Luis Irizar” Saria (Irakaskuntzari) Egibide – Mendizorrotza Ostalaritza Eskolak.
• “Academia Vasca de Gastronomía” Aparteko saria Miguel Ángel García-Diego Trueba.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak