Eu

Lanbidek industria sektoreko enplegu eskaintzak aurkeztuko ditu Workinn azokan

2018.eko maiatzak 28
  • Asteazkenean, Beatriz Artolazabalek Barakaldoko BECen azoka inauguratuko du.

 

VG 2018/08/28

Lanbide eta EURES-Enplegu Zerbitzuen Europako Sarea WORKinn, industria-enpleguaren azokaren hirugarren edizioan izango dira, stand batekin; datorren asteazkenean inauguratuko du Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, Barakaldoko BEC azoka-barrutian.

Egunean bertan eta hurrengo egunean Lanbideren instalazioa bisitatzen dutenek euskal industria-sektorean dauden enplegu-eskaintzak ezagutuko dituzte. Era berean, erakunde publikoak asteazkeneko 10:30ean informazio-saioa antolatu du, enpresen artean aurten indarrean dauden enpleguari eta prestakuntzari laguntzeko lerroak zabaltzeko, funtsean kolektibo jakin batzuetako gazteak, emakumeak eta iraupen luzeko langabeak kontratatzekoak.

Bestalde, Eures sareko herritarrei arreta emateko postuan nazioarteko enplegu-eskaintzen gaineko informazioa ez ezik, eskaintza horiek aurkezten dituzten herrialdeetan indarrean dauden lan- eta bizitza-baldintzen gaineko informazioa ere emango da.

Urteekin, Workinn industria-enpresen, prestakuntza-zentroen, garapen-agentzien eta enplegu, ikasle eta langileen arteko topagune bilakatu da. Hamar enpresatatik zazpik zailtasunak dituzte beren premietara egokitutako lanbide-profilak aurkitzeko, eta, hori dela eta, Azoka hau aukera paregabea da bi aldeentzat.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lanbideejgv
    2018.eko maiatzak 30

    Comentario de Twitter:
    Lanbide presentará ofertas de empleo del sector industrial en la feria Workinn https://t.co/60mae7DwBc @Irekia https://t.co/S8ZmB1Sl6h

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak