Berriak Lehendakaritza
qrcode

EAE-ko Osasun Planak 2020rako aurreikusitako ekintzen % 90 bete ditu jadanik

2018-05-29

Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan da Osasun Plana Zuzentzeko Batzordean. Bertan aurkeztu du sektore arteko plan honen 2017ko urteko ebaluazioa. Planak 146 ekintza eta 35 helburu garatzen ditu EAEko osasun-sistema publikoaren kalitateari eusteko eta hura hobetzeko, eta, zuzentasunetik abiatuta, osasungintzan emaitzak lortzen jarraitzeko

 

2013an abian jarrai zenetik, EAEko Osasun Planak 2020rako finkatutako 10 ekintza eta helburuetatik 9 ezarri edo hasi ditu dagoeneko.

Horren froga da aurreko urteari dagokion txostena. Txosten horretan analizatzen da “EAEko Osasun Plana. Osasuna: Pertsonen eskubidea, guztion ardura” planean jasotako 35 helburuak lortzera bideratutako 146 ekintzak zein neurritaraino bete diren.

Horrek esan nahi du, Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan —2013-2020 Osasun Plana Zuzentzeko Batzordearen bileraren buru izan da gaur—, Euskal Autonomia Erkidegoak aurrerantz jarraitzen duela gure osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoa hobetu eta eusteko lanean. “Sistema zuzentasunaren bidetik doa, osasungintzan emaitza egokiak eta eraginkortasuna eta efizientzia ekartzen ditu. Horrela, zerbitzua hartzen duten pertsonen erabateko konfiantza finkatzen du”, adierazi du.

Txostenean nabarmentzen diren aurrerapen nagusien artean daude bularretako eta koloneko minbizia bahetzeko programekin lotutakoak (partaidetza handia dute); zainketa aringarrien planaren hedapena; gaixotasun kronikoen kontrolean izandako hobekuntza; eta osasun-aholkuaren gero eta erabilera-maila handiagoa.

Nabarmendu beharreko beste alderdietako bat da osasunak duen berariazko garrantzia Eusko Jaurlaritzako jarduera-sektore guztien agendetan; hau da, osasuna politika guztietan. Hori da, hain zuzen, EAEko Osasun Planaren giltzarria. Era berean, txostenak egiaztatzen du jarduera fisikoa sustatzeko Mugiment programak finkatu direla; elikadura osasungarrirako ekimenak abian jarri direla; edo Kerik gabeko ikasgelak eta Adingabeak eta alkohola programek jarraitutasuna izan dutela.

Bestalde, lortu da adinekoentzako egoitzetan historia klinikorako sarbidea (Osabide Globala) eskuragarri dauden plazen % 82ra arte haztea; eta batzorde soziosanitarioen eraginkortasuna erabatekoa izatea —horiek aktibo daude Osakidetzaren zerbitzu-erakunde guztietan—.

2020. urteari begira, Iñigo Urkullu buru duen Osasun Planaren Batzordeak erakutsi du, baita ere, konpromisoa hartu duela esparru hauetan, besteak beste, sakontzen jarraitzeko: lehen mailako arreta indartzea, Osasun Sailak bultzatzen duen estrategiaren bitartez; toki-esparruan eta Erkidegoaren esparruan osasun-sareak sustatzea; herritarren ahalduntzea eta partaidetza; edo osasunaren arloko sektore arteko ekintza. Gainera, 2021etik aurrerako erronkei helduko dien Osasun Plan berria lantzen hasia da.

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @DonostiakoOsp
    2018-05-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: EAE-ko Osasun Planak 2020rako aurreikusitako ekintzen % 90 bete ditu jadanik ➡︎ https://t.co/tmfNMfF18y https://t.co/5omtGSai7p

  • Argazkia SN Robot
    @DonostiakoOsp
    2018-05-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Plan Vasco de Salud cumple ya el 90% de las acciones previstas para 2020 ➡︎ https://t.co/6NqWQAZH27 https://t.co/gB20soUY25

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnvbizkaia
    2018-05-29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Plan Vasco de Salud cumple ya el 90% de las acciones previstas para 2020 ➡︎ https://t.co/iEROYGAkra https://t.co/60o4HjNR2T

  • Argazkia SN Robot
    @eajpnvindautxu
    2018-05-30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Plan Vasco de Salud cumple ya el 90% de las acciones previstas para 2020 ➡︎ https://t.co/iEROYGAkra https://t.co/60o4HjNR2T

  • Argazkia SN Robot
    @jdarpon
    2018-05-29

    Comentario de Twitter:
    El Plan Vasco de Salud cumple ya el 90% de las acciones previstas para 2020. https://t.co/IVsnuP2Rla

  • Argazkia SN Robot
    @jdarpon
    2018-05-29

    Comentario de Twitter:
    EAE-ko Osasun Planak 2020rako aurreikusitako ekintzen % 90 bete ditu jadanik https://t.co/jV61w9sUim

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)