Eu

Tapia: “Hamarkadako Bienal onena erakusketarien eta bisitarien kopuruari dagokionez”

2018.eko maiatzak 28

Edizio biribila izatea espero da.

Beste sektore batzuen prozesuetako sektore kolaboratzailea da; Makina Erremintak saltzen badu, gaineko sektoreak ondo doazenaren seinale da.  

Euskadin sektore heldua badugu ere, ez dago zaharkitua; egokitzen eta modernoa izaten jakin izan du. Teknologia berriak txertatzen ari da. Azoka honetan oso sektore malgua eta modernoa ikusiko dugu.

Duela sei urte makinen arteko konektagarritasunaz hitz egiten hasi ginen. Iraultza ekarri du, eta egokitzea eta nazioartean onenen parean egotea lortu dugu. ETEa iraultzaren gurpilean sartu behar dugu eta erronka horri erantzuteko ondo prestatutako pertsonak edukitzeko gai izan behar dugu.

Prestakuntzaren arloan kostatzen ari zaigu; emakumeak teknologiaren munduan sartzeko beharra ikusten ari gara.  Europa osoan behar hori dagoela ikusten da. Horretaz gain, talentu onena erakartzea eta bertan mantentzea erabakigarria da datozen urteei begira.

Eusko Jaurlaritzak eta Confebask erakundeak hitzarmena sinatu zuten, behar diren profilak definitzeko, eta pertsonak trebatzeko eta hauek ekoizpen-ehunean erraz integratzeko zer egin behar dugun zehazteko. Bai gazteak bai langabeak.

Betidanik Euskadi ekintzaileen lurraldea izan da. Orain abizena jarriko diogu: enpresa digitalen, teknologikoen ekintzaileak, 4.0 ekimena

Euskadin badaude finantza-gaitasunak, baina enpresa handira iritsi behar dute lehen kontratua eta konfiantza sortzeko. Alderdi hori garrantzitsua da eta horretan arreta jarri behar da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak