Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Gaztela eta Leongo Egunean izan da gaur, Basaurin

2018.eko maiatzak 26

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Gaztela Leongo Egunaren ospakizunean izan da gaur, Basauriko Solobarria plazan. Egun osoko jai bat antolatu dute Gaztela eta Leonen jatorria duten euskaldunek, eta eguerdian erakundeetako ordezkariak izan dira han. Sailburuak Euskadin dauden sentimenduen eta identitateen aniztasuna goratu du eta, era berean, gaurko jardunaldia antolatu duen komunitateak egiten duen ekarpena txalotu du.

“Euskadiko Gaztela eta Leongo Egunaren 32. edizioa da gaurkoa, eta horrek erakusten digu zuen konpromisoaren neurria zuen identitatea bizirik mantentzearekin. Herri oparo batean bizi gara, eta daukagun aberastasuna hemen bizi garen guztion artean sortu dugu. Etxe erregionalekin batera udaberrian zehar ospatzen ditugun jaiek aukera ematen digute Euskadin dugun aniztasuna gogoratzeko, nola herri hau, txikia izanagatik ere, aberatsa den sentimendu eta identitateetan. Denok egiten dugu herri hau”.

Horrela, Gaztela eta Leonen jatorria duen euskal komunitatearen ekarpena eskertu du: “Garrantzi handikoa da herri honi egiten diozuen ekarpena, eta eskertu behar zaizue, baita ere, gure enbaxadorerik onenak izatea. Euskaldunak izateaz gain, harremana mantentzen duzue zuen jatorriarekin, zuen identitatearekin, eta hara itzultzen zaretenean euskaldun bezala harro agertzen zarete eta Euskadiren inguruan hitz egiten duzue. Harro gaude horretaz ere”.

Egun osoko ospakizuna burutzeko zenbait erakunderen laguntza izan dute antolatzaileek, tartean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak